Udal Zerbitzuak

Etxeko olioa batzea
Andaparape eta Bixente Kapanaga kaleetan dauden edukiontzietan utz daiteke. Olio botatzeko ontziak Udalak banatuko ditu. 

Altzari eta tresna batzea
Etxeko tresna elektrikoak, altzariak, koltxoiak, somierrak, etab ASTEAZKENERO. Deitu 94 620 12 00 telefonora. Abisurik eman ezean ez da bilketarik egingo

Garbigunea (Sabeco ondoan)
Bertan era guztietako hondakinak utz daiteke, hauek izan ezik: etxeko zaborra, produktu toxiko edo arriskutsuen ontziak, ospitaletako hondakinak eta pinturak.

  • Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era
  • Larunbatetan eta igandetan 10:30etik 13:30era

Arropa
Andaparape kalean.

CD'ak eta DVD'ak
Udaletxean eta Kultur Etxean

Pilak
Udaletxean, Eskoletan eta Kultur Etxean.

Hondakin bakoitza bere ontzira

  • Kristalak eta beirak (Ontzi berdea). Beirazko botilak, beirazko botilak eta poteak. INOIZ EZ:ispiluak, ateetako kristalak eta beirak, leihoak, bonbilak eta fluoreszenteak.
  • Papera eta kartoia (Ontzi urdina). Papera eta kartoia tolestuta sartu behar da
  • Ontziak (Ontzi horia). Era guztietako ontziak: plastikoak,latak, tetrabrikak, metalezko estalkiak, botilak eta plastikozko poltsak eta poliespanezko bandejak, aerosolak eta abar.