Durangaldeko Mugikortasun iraunkorraren plana

Gaur egun Durangaldeko Mugikortasun Iraunkorraren inguruko azterketa bat abian da. Plan horren faseak aurrerantza doazen heinean, bere edukiak aztertzeko, herritarrengana jo da denen artean gai horren inguruan eztabaida burutzeko. Hori da partaidetza foroak eratzeko arrazoia.

Foroen helburua Mugikortasun Iraunkorraren Planaren diagnosiaren zirriborroa aurkeztu eta horren inguruko eritziak elkar trukatzea da. Horrela, herritarren ikuspegia jasoko da, eta diagnosi horren edukia osotu ahal izango da.