Informazio orokorra

  • Gizarte-baliabideei buruzko informazioa

Gizarte gaiei buruzko aholkularitza, informazioa eta orientabide eskainiko diote gizarte zerbitzuek eskatzen duen edonori. Arazoari aurre egiteko behar duten laguntza lortzen ere lagunduko diote.

Gizarte gaiei buruzko aholkularitza, informazioa eta orientabide eskainiko diote gizarte zerbitzuek eskatzen duen edonori. Arazoari aurre egiteko behar duten laguntza lortzen ere lagunduko diote.

Horretarako,era askotako laguntzak, prestazioak eta zerbitzuak bideratzen lagunduko diote, bai udalekoak bai beste erakundeetakoak.

  • Babes soziala

Egoerak hala behartzen duenean, Iurretako Udaleko ongizate zerbitzuek laguntza emango diote une zailean dauden pertsona eta familiei.

Egoerak hala behartzen duenean, Iurretako Udaleko ongizate zerbitzuek laguntza emango diote une zailean dauden pertsona eta familiei.

  • Oinarrizko beharretarako laguntza

Gutxiengo gizarteratze laguntzen, premiazko laguntzen eta aldiroko beste laguntzen bidez oinarrizko janari, jantzi eta ostatu beharrak beteta izatea bermatuko da.

Gutxiengo gizarteratze laguntzen, premiazko laguntzen eta aldiroko beste laguntzen bidez oinarrizko janari, jantzi eta ostatu beharrak beteta izatea bermatuko da.

  • Garapenerako lankidetza

Garapena bidean dauden herrialdeetan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako laguntzak bideratuko dira, baita, horri buruzko sentsibilizazio ekintzak.

Garapena bidean dauden herrialdeetan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako laguntzak bideratuko dira, baita, horri buruzko sentsibilizazio ekintzak.

  • Azaleko minbiziaren prebentzio kanpaina

Uztailaren 4an, goizeko 10:30etatik 13:30etara, Azaleko Minbiziaren Prebentzio Kanpainari buruzko informazioa banatuko du AECC elkarteak, Askondo kalean izango den furgoneta batetan. Bertaratzen diren guztieri, banakako probak egingo zaizkie, pertsona bakoitzaren fototipoa zehaztuz eta behar duen UVA eta UVB babes-indizeak kalkulatuz (melanina neurtzeko ekipo baten laguntzaz). Azal bakoitzari egokitutako eguzki-iragazkien erabilerari buruzko azterketa eta aholku praktikoak azalduko dira.

Kanpainako helburuak:

  1. Eguzkia era desegokian hartzearen eta azaleko minbiziaren arteko loturari buruz biztanleria kontzientziatzea.
  2. Gure biztanleriak eguzki-babesari buruzko informazio iraunkorra izan dezala lortzea.
  3. Eguzki-erradiazioen aurkako babes egokiari buruzko informazioa biztanleriaren talde ezberdinei (gazteei, haurdunei,etab.) ematea.

 Kartela (PDF 874KB)

 Informazioa (PDF 192KB)

Gizarte-laguntzailea

Bidebarrieta 4 (Kultur - Etxea)
Telefonoa (Adostutako hizordu eskaera)
94 620 04 92
Ordutegia:
astelehena  eta osteguna 10:00etatik 14:00etara
E-mail: gizarte-ongizate@iurreta.eus