LGTBI

30 urte dira, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela. Ordutik, maiatzaren 17ak oso balio esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako eta eskubideen aldeko jardueren ardatz katalizatzailea da eta.

Pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure sexu-orientazioa edo genero-identitatea edozein izanda ere.

Horregaitik, "Iurretan LGTBI fobiarik EZ! Aniztasuna, Errespetua, Duintasuna, Askatasuna " kanpainarekin, LGTBIfobiaren aurkako erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu, eta herritar guztiak gonbidatzen ditugu datorren igandean, maiatzaren 17an, Lesbofobia, Gayfobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, beraien etxeetako balkoietan eta leihoetan Ostadar bandera duten marrazkiak eta irudiak jartzera (gorria, laranja, horia, berdea eta bioleta), gure herrian sexu- eta genero-orientazio eta -identitate guztiak errespetatzen direla ikusaraziz.

Herri Bibliotekak LGTBI fobiaren aurkako eguna dela eta prestatu duen irakurketa gida (Esteka honetan liburuen zerrenda osoa)