Alkatearen agurra

Iurretatik ongietorririk beroena ematen dizuet www.iurreta.eus helbideko Udalaren webgune berrira. Gune hau Iurretari buruzko informazio oro gure udalerriko herritar eta bisitari guztiei emateko helburuarekin sortu zen.

Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea. Horrez gain, webgune berri hau aurrerapauso teknologiko handia da, hemendik aurrera Iurretako biztanleek euren izapideak telematikoki egiteko aukera izango baitute.

Laburbilduz, gure helburua da edozein pertsonari edonoiz eta edonon gu ezagutzeko aukera ematea eta gurekin harremanetan jartzeko baliabideak erraztea. Hortaz, webgune honetatik gu ezagutzera, bisitatzera eta herriaz gurekin gozatzera gonbidatzen zaituztet.

Agur bero bat,

Iñaki Totorikaguena Sarrionandia
Iurretako alkatea

Iurretako Udala

Bidebarrieta, 5
(48215 - Iurreta)
Telefonoa: 946 201 200
Faxa: 946815598
erregistroa@iurreta.eus