Herritar ospetsuak

Juan de Orobiogoitia Agirre

Juan Lejarcegui Orobiogoitia Aguirre Iurretan jaio zen 1718ko irailaren 13an. Sebastian Orobiogoitia eta Rosa Aguirreren semea zen. Juan Lejarcegui Orobiogoitia eta Maria Ayarza Zarribeitia zituen aitaren aldeko aitita-amamak, eta Sebastian Aguirre eta Maria Joanes Mañaricua amaren aldekoak.

Orobiogoitia baserrian jaio zela uste da. Testamentuaren arabera, Orobioko kofradian dagoen baserri horrekin oso lotuta zegoen. Agiri horretan amaren aldekoa zen Aguirre baserriari ere oso lotua agertzen da. Bigarren baserri hau Goiuriako kofradian dago.

Perura joan zen eta han Ciudad de los Reyes de Peru hirian, gaur egungo Liman bizi izan zen, merkataritza lanetan. Han egiten zuen bizimoduari buruz bi datu baino ez dira ezagutzen: ezkongabea zela eta Limako Kontsuletxeko Epaitegian aholkularia izan zela. Juan Bautista de Sarraoa izendatu zuen testamentu betearazle. Hala agertzen da 1794ko otsailaren 13an Pedro Joseph de Angulori emandako ahalorde batean . Urte horretan bertan, irailaren 9an, hil zen. Testamentua urte bereko urriaren 4an zabaldu zuten.

Limako San Francisko elizan, Arantzazuko Amaren kaperako kriptan lurperatua izan nahi zuela zioen testamentu horretan. Arantzazuko Amaren kapera hori 1612an eraiki zuen izen bereko kofradiak. Bizkaitarrek, gipuzkoarrek, arabarrek eta nafarrek osatzen zuten kofradia, baita Kantabriako hainbat lekutako jendeak ere.

Testamentu horretan jaioterriko instituzioei utzitako diruaren berri ere azaltzen da:

Landutako zilarra: bera hil ondoren etxean aurkitutzen zuten landutako zilar guztia Iurretara bidaltzeko agindu zuen, ziurrenik ere eliza nagusira.

Durangoko klaretarren konbentua: mila peso utzi zituen Durangoko klaretarren konbentua berreraikitzeko.

Iurretako Hilzoriko kapilautzae: (Capellanía del Agonizante) sortzeko 6 mila peso utzi zituen.

Capellania del Agonizante