Informazio orokorra

Iurretako Elizatea Durangoko Merinaldean dago eta bi erliebe mota azaltzen ditu: bata Ibaizabal ibaiaren albo bietako lautada, bertan Iurreta, Uribe, eta Santa Apolonia auzuneak agertzen direlarik. Bestea, Aldiz, Gallanda, Mugarra eta bestelako mendien behealdeei dagokiena da, altuera handiagokoak. Esan dezagun Gallanda mendia udalerriko altuena de1a, 527 metrorekin. Horrez gain, Axmokil (413 metro) Axmokil-txiki (380 metro), Akamendi (385 metro), Iruatxeta (394 m) eta Azkorra (358 m) mendiak ere aipatzekoak dira.