Ekonomia

2001ko datuak aintzat hartuta Udaleko biztanlego aktiboa 1.932 lagunetakoa da (biztanlego osoaren % 49,51)

Industria alorra (industria eta erainkuntza) nagusia da bertan, lanean diharduten gehienak alor horretan arituz (912 pertsona, biztanlego okupatuaren 52,30). Jarduera honetan metalarekiko harremana dutenak dira nagusiak, batez be fundizio edo urtzagintza, baita erreminta -fabrikazio eta bestelako eraldatze- lanetan dihardutenak ere. Paper alorrak ere zeresan handia du (Smurfit Nervión) enplegu asko sortzen baititu. Zerbitzu alorrak, azkenik, badu garrantzia, garaje eta auto - emakidun ugari daudelarik.

Iurretak alderdi ordekatsu ederrak ditu (Santa Apolonia, Arriandi,...) eta horri esker zenbait industrialde koka¬tu ahal izan da. Gauzak horrela, Iurretako industria-garapenak zeharo etorkizun ona du aurrean.

Nekazaritzak ez du antzinako besteko zeresanik; hala ere, udalerriko zenbait pertsonak oraindik ere alor horre¬tan dihardu, batik bat industriako irabazien osagarri gisa. Gaur egun 29 lagun ari dira behar horretan (biztanlego okupatuaren %1,66).

Zerbitzu-alorrean 803 lagun ari dira (biztanlego okupatuaren %46,04). Industria-alorra hurbil- hurbiletik datorkio, Durangoren eragina nabari azaldu arren.