Komunikazioak

Iurreta gaurko Autonomia Elkartearen erdialdean dago, biziki ongi komunikaturik egon ere. Iurretako auzoak elkarrekin lotzeko balio duen errepide-sareaz gain BI-634 Errepide Nazionala (Donostia-La Coruña) eta BI-3332 Eskualde-Errepidea (La Pilastra-Zugastieta, XIX. mendean "Arrantza-Portuetarako Bidea" zeritzona, Gernika, Bermeo, Lekeitiora eta abarrerajoateko aukera ematen diguna) ere udalerritik pasatzen dira. Azkenik, Bil¬bao-Behobia A-68 Autopistak ere badu bere lekua Iurretan, herri honetan bertarako sarrera- gune bat dago eta.

Beste aldetik, Iurretatik bertatik irten ez arren arin batean 6213 Eskualde-Errepidera (Durango-easain) eta 6211 Errepidera (Durango- Legutio, ondoren Gasteiza doana) irits daiteke.

Bizkaibus eta Pesa autobus-etxeek udalerritik doazen linea erregularrak dauzka, ordainlekua Durangoko Hirian badute ere.