Ondare artistikoa

Arte arloari dagokionez Iurretako elizateak zeharo adibide ederrak ditu, bai arte-erlijio mailakoak bai arte-zibilak.

Arkitektura zibilean baserria dugu aipagarriena: eraikin mota hau Elizateko ohiko etxebizitza izan da hainbat mendetan zehar.
 
Normala denez, etxe mota honek sasoian sasoiko bilakaera bizi behar izan du, leiho, material, ate handia eta abarri dagokionez.