Erlijio-arkitektura

Iglesia de Iurreta

Behin arkitektura zibila azalduta, erlijio-arkitekturaren txanda datorkigu ondoren. Zalantza barik arlo honetako c; gaur egun dagoen eraikina XIX. mendearen hasieran egin zuten, aurrenekoa botatakoan, eta San Miguel egunean inauguratu zuten, hots, 1815eko irailaren 29an. Iurretako eliza hau Alejo de Mirandak Larrabetzuko eliza eredutzat hartuta diseinatu zuen, eredutzat erabilitako eliza hura Ventura Rodriguezek 1777 an egin zuelarik. Elizaren alboan rococo estilodun kanpai-dorrea dago, 1753an hasi eta 1788an bukatua. Hiru edo lau gorputz gainjarritan banaturik dago, progresio beherakorrean: batetik oinarrizko gorputza dago, errektangeluarra eta itsua. Bigarrenak kanpai - leihoak azaltzen ditu, baranda apaingarriaz hornitua eta ondoren goialdeko kupula eta linterna apaingarria dago. 1833an oinaztarri batek gogor kaltetu zuenez, geroago konpondua izan zen Francisco Mª de Aguirreren aginduetara. Elizaren barrualdean San Miguel Arkanjeluren irudiko erretaula modernoa da nagusi, aurreko beste batetik eratorria. Bestalde, albo batean Pablo Cuevas "Aizeoiala" artistak duela gutxi egindako beste aldare bat dago.

Eliza horrez gain erlijio mailako bestelako arkitektura mota bat ere azpimarratu beharra dago: Iurretako mendi eta auzuneetan agertzen diren baseliza edo ermitak. Gaur egun hamar dira: Goiuriako Andra Mari, Amatzako San Martin, Garaizarreko San Mames, Orozketako Santiago, Uribeko Santa Marina, Gastañatzako Santo Antonioak, Orobioko San Marco, Arandiako Santa Apolonia. Bakixako San Sebastian eta San Fausto eta Lazkoitiako San Andres.

Edificio histórico

Normala denez, auzotarren artean nork bere lekuko ermitari dio atxikimendua, baina baten bat nabarmentzekotan Goiuriakoa esan liteke, arkupean XI. mendeko tradizio mozarabiarreko leiho aurre-erromaniko ikusgarria du eta. Hurbil-hurbilean XI. mendeko hainbat hilarri topatu eta Bilbaon dagoen Bizkaiko Historia Museora eroan zituzten, publikoak bertan ikus ditzan. Historialari batzuen esanetan Amatzako San Martin Donemiliaga Kukullara emana izan zen 1072ko abuztuaren 26an. Lehengoak bezala, honek ere leiho aurre-erromanikoa dauka atzealdean, baita gezileiho apaindua ere. Santa Apolonian San Julian de Arandia deritzon baseliza dago, 1075ean jadanik aipatua. Barruan abside zirkular interesgarria du baita Santa Apolonia (haginetarako santua dena) nagusi den erretaula ederra ere. Gainerako ermitek ere zenbait arte-elementu azaltzen dituzte, arku apuntatu ateak, gezileihoak eta abar. Horrez guztiaz gain ermiten inguruko bista eta paisaiek merezi dute bisita.