Ibilbideak

Ibaizabal ibaiaren ertzean eta Durangaldeko mendien artean kokatua dago Iurretako udalerria, eta ingurune bikaina eskaintzen du senderismoa egiteko, udalerriko herrigune guztiak batzen dituen bide-sare zabalari esker.

Oso jarduera osasuntsua da senderismoa, eta, horretaz gain, naturarekin harremanean egotea eta Iurretako kultura-ondare baliotsua ezagutzea ahalbidetzen digu. Aurkezten dizkizuegun bideak seinaleztatuak izan dira eta pertsona bakoitzak bere ibilbide propioa diseinatu dezake, bere egoera fisikoaren arabera.

PAUSUZ PAUSU… MUGI ZAITEZ!

Bide hauetatik ibiltzeak egunero gomendatutako 10.000 pausoak ematea ahalbidetuko digu eta, horrela, sasoian egotea.

Iparreko bidea

Aita San Migel plazatik abiatuta, Kultur Etxerantz aterako gara, eta AP-8 autobidearen hegoaldetik doan oinezkoentzako pasealekutik Ertzilleko garaira iritsiko gara. Santa Marina eta San Kristobal ermitetarantz igo eta Bakixarantz abiatuko gara. Auzo horretara iritsi baino lehen, norabidea aldatu eta Oromiñorantz jaitsiko gara, non GR 229 bidexka hartuko dugun. Bidexka horretatik jarraituko dugu errekaren ondotik eta Artatzara iritsi aurretik GR bidetik aldenduko gara San Marko ermitarantz, eta Laixiar zelairaino abiatuko gara bertatik. Han, GR bidearekin batuko gara berriz Artatzako bidegurutzeraino, eta berriro ere utzi egingo dugu bide hori Lukuarretarako norabidean, berriz ere Aita San Migel plazara itzultzeko San Kristobal ermitatik.

Deskargak:

Fitxa (PDF 1,55MB)

Tracka (GPX 45KB)

Tracka (KMZ 9KB)

Iparreko bidea: Saihesbide laburra

Bada ibilbide laburragoa egiteko aukera (15,6 km) GR 229 bidea Artatzan utzi gabe eta zuzenean Lukuarretara jaitsiz, Laixiar zelaira igo gabe.

Deskargak:

Fitxa (PDF 799KB)

Tracka (GPX 30KB)

Tracka (KMZ 7KB)

Hegoko bidea

Aita San Migel plazatik, oinezkoen pasealekuan barrena joango gara Beresiko aisiagunerantz, eta industrialdea zeharkatu eta Arriandiko aisiagunetik igaro ondoren, trenbidea zeharkatuko dugu horretarako gaitutako zubitik. Trenbidearekiko paraleloan jarraituko dugu Orozketako desbideratzea aurkitu artean, eta hartu egingo dugu. Oinezkoentzako erreitik jarraituko dugu Orozketara iritsi arte, eta igotzen jarraituko dugu Landaederrako aisiaguneraino, Durangoko udalerrian jada. GR 229 bidea hartuko dugu eta Santa Luzia auzoa igaro ondoren, eta San Andres eta San Roque ermitak batzen dituen bideari jarraikiz, Aita San Migel plazara itzuliko gara, Santa Apolonia ermitaren ondotik igaro eta Arandiako zubia zeharkatuta bidegorrirantz.

Deskargak:

Fitxa (PDF 1,41MB)

Tracka (GPX 37KB)

Tracka (KMZ 8KB)

Hegoko bidea: Saihesbide laburra

Gutxiago ibili nahi duenarentzat, bidearen bertsio laburra egin daiteke, 7,4 kilometrokoa, Orozketarako desbideratzea saihestuz eta bidegorriak lotuz.

Deskargak:

Fitxa (PDF 823KB)

Tracka (GPX 17KB)

Tracka (KMZ 4KB)