Iurretako historia

Iurretako eliza

Iurretako lehengo historiari dagokionez ez dago sakontasunez burututako ikasketarik; hori dela eta, gaur egun darabiltzagun datuak testuingurunetik kanpokoak eta kronologia - jarraitasunik gabekoak dira. Beraz, lurretako historiaren gaineko edozein idazki anekdotario hutsa baino besterik ez da.

Iurretako Elizatearen historia - jatorriak Erdi Aroko lainoetara garamatza. Esku artean ditugun lehendabiziko xehetasunek 890eko apirilaren 16an Orobioko lurretan gertatutako guda aipatzen dute, orduko hartan bizkaitarrok eta Uliameten aginduetara Nafarroatik etorritako mairu talde batek elkarren aurka egin zutenean. Bizkaitarren artean 62 gizon hil ziren eta mairuek, aldiz, landak bete gorpu utzi zituzten, horien artean Uliametena berarena ere bazegoela.

Iturriza, Delmas eta beste zenbait historialariren esanetan Iurretako dorretxea 899. urtean sortu zuen Iurretako Pascualek. Ondoren, Berriz, Zaldibar eta beste hainbatetan gertatu bezalaxe, dorretxearen inguruan Elizatea sortu zuten. Esan bezala zenbait historialari da halako gertakizunak aipatu dituena; dena den, egia den ala ez zalantzagarria da, balitekeelako kondaira hutsa izatea.

Eraikin historikoa

Elizatearen aipamenik agertzen duen aurreneko dokunentu idatzia Nafarroako Sancho Jaunak eta Placencia Andreak -lñigo Jauna eta Toda Andrearen baietzarekin-1072ko abuztuaren 26an "Ihurretako San Martin monastegitik" Donemiliaga Kukullako monastegira egindako emaria da.

Urte batzuk geroago, 1075ean hain zuzen ere, Iurreta berriz ere agertu zen, Donemiliaga Kukullako Abadeak eta Abadiñokoak gora-beherak izan zituztenean elkarrekin: gauza da 1072ko emariaren ondoren ez zegoela garbi ea Arandia aldeko frutu eta errentak Errioxako monastegiari zegozkion ala ez.

Foru - garaian Durangoko Merinaldearen barruan izan zen, gainerako Elizateekin batera. Gauzak horrela, Gerediagako San Salvador eta San Clemente ermitaren aurreko zelaian izaten ziren Merinalde Batzarretarajoan ohi zen; bertan 5. jarleku eta botua zegokion, hura Durangoko Merinaldeko hamabi Elizateak ordezkatzen zituzten mugarrietariko bat zelarik eta oraindik ere leku berean dagoelarik.

Elizatea eskualdeko komunikazio - gune garrantzitsua izan da beti, ezen Arabatik Lekeitiorako portura doan bideak Durangoko Merinaldeko lurrak zeharkatzen baititu. Aipatu bideaz gain, Ermua edo Elorriotik Gipuzkoarantz edo Bilbaorantzako bideak azaltzen dira bertan. Izan ere, 634 Errepide Nazionala eta Bilbao- Behobia Autopista ere herri honetatik doaz.

Jarraitu irakurtzen