Airearen kalitatea

Airearen kalitatearen ebaluazioaren bidez, inguruneko aireko kutsatzaileen kontzentrazioak baloratzen dira, dauden balio edo erreferentziei dagokienez. Ebaluazio hori bat dator Europako airearen kalitateari eta atmosfera garbiagoari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008ko maiatzaren 21eko 2008/50/EE Zuzentarauarekin, airearen kalitatea hobetzeari buruzko urtarrilaren 28ko 102/2011 Errege Dekretuaren bidez Espainiako ordenamendu juridikora egokitu zena. Araudi hori betetzeko, EAEko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarea dago. Sare horren datuak etengabe argitaratzen dira esteka honetan.


 

Halaber, airearen kalitateari buruzko informazio hori eskura dago open data Euskadi-n irekitako datu gisa esteka honetan.


 

Bestalde, airearen kalitateari dagokionez herritarren kezka dela eta, Iurretako Udalak zenbait sentsore jarri ditu airearen kalitatea neurtzeko.

Sentsore horiek ez dituzte betetzen 102/2011 Errege Dekretuan eta ondoren aldatzen duen 39/2017 Errege Dekretuan ezarritako kutsatzaileak neurtzeko UNE erreferentzia-arauek eskatutako baldintzak, eta, beraz, horien azken helburua ez da ezarritako balioak legez betetzen diren egiaztatzea edo ez egiaztatzea, baizik eta inguruko airean dauden parametro batzuen neurri orientagarriak izatea.

  • Airearen kalitatea - Ibarretxe Kultur etxea
  • Airearen kalitatea - Etxego