Kultura albisteak

 

Iurretako Herri Biblioteka2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz,  herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren  esker oneko jardunaldiak antolatzen. Esentzia hau berreskuratu nahi du eta 3. urtez segidan, iaz gloria Fuertes-en txanda izan baitzen, udazkenari eta ikasturteari hasikera emateko literaturako beste idazle handi baten lana eman nahi du ezagutzera, oraingoan euskal poeta handi baten lana ezagutaraziz, LEIRE BILBAO.

Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urrian zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du.

Jardunaldi hauen helburua LEIRE BILBAO eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. Poeta handia, idazle emankorra, sortzaile ausarta baita.

Gure asmo xumea egun batzutan zehar gure esku, etxe eta kaleak Leirez zipriztintzea da… Bere obran azaltzen diren freskura, musikalitatea, jolasa, sakontasuna eta ahozkotasuna ere goratu nahi ditugu.

 Prentsa-oharra (PDF 28KB)

 Liburuxka (PDF 9.80MB)

 Kartela (PDF 2.53MB)

 Egitaraua (PDF 3.41MB)