Kultura albisteak

 

Irakurzaletasuna lantzeko gunea da, 0-3 urte bitarteko haurtxoentzat, guraso, hezitzaile, zaintzaile eta orohar familiakoez lagundurik. Literaturaren mundura hurbilduko gara abesti, ipuin, hitz joko, poema eta masajeez baliatuz. Entzumena, ikusmena, usaimena, dastamena eta kontaktua erabiliz giro lasai eta xamur bat sortzen saiatuko gara.

45 minututako saioak dira, hilean behin, asteazkenetan.

Adinaren arabera talde bi egingo dira:
•16:45 (2019. urtean  eta 2018ko 2. sehilabetean jaiotakoak)
•17:30 (2017an eta 2018ko 1. sehilabetean jaiotakoak)

2019-2020 ikasturterako IZEN-EMATEA: irailak 10-18 (erroldatuak) / irailak 16-18 (ez erroldatuak)

NON:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1. solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5) 
  • e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Honez gain proposamen berri hau ere interesatu ahal zaizu: irakur-lagunak

Egutegia (PDF 59KB)

Izena emateko