Kultura albisteak

 

Bibliotekak irakurtzeko arazoak edo/eta ohiturarik ez daukan jendearentzako baliabideak eskaintzearen aldeko apostua egiten du, irakurtzea pertsona guztiok daukagun eskubidea baita.

  • Liburuak: Irakurketa Errazeko eta letra handiko liburuak ditugu.
  • Ikusmen edo mugikortasu arazoren bat baldin badaukazu lupak eta atrilak dituzu eskuragai.
  • Irakurketa kluba: 55 urte baino gehiago badituzu, aspaldian ez baduzu irakurri, ohitura falta baldin badaukazu edo ez baldin badakizu zer irakurri hurreratu zaitez bibliotekara

Noiz: asteazkenetan batuko gara 10:00-11:00etara bitartean. Giro lasaian taldean irakurri eta elkarbanatuko dugu irakurritakoa. Liburuak erraztuko dizkizugu.

Hasiera data: urriak 16.

Dinamizatzailea: Irakurketa Erraza Euskadi

2019-2020 ikasturterako IZEN-EMATEA: irailak 10-18 (erroldatuak) / irailak 16-18 (ez erroldatuak)

NON:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1. Solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5)
  • e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Doakoa.
Plaza mugatuak.

Izena-emateko

Kartela (PDF 754KB)