Kultura albisteak

 

2003. urteaz geroztik Iurretako Literatur lehiaketa antolatzen da haur, gazte zein helduentzat. Literatur lehiaketa honen helburua adin-tarte guztietan sormen literarioa sustatzea da, literaturako genero ezberdinen bitartez: ipuingintza, poesía, bertsolaritza eta komikigintza.
Irabazleak suertatzen diren lanak liburu batean argitaratzen dira. Saridunak sari -banaketaren bidez ematen dira ezagutzera.

Aurtengoa XVI. edizioa izango da.

LANAK AURKEZTEKO EPEA: Otsailak 11tik - 22ra bitartean.

NON: Herritarren Harreta Zerbitzuan (HAZ), Iurretako Herri Bibliotekan edo e-postaz (lehiaketa@iurreta.eus)

 Lehiaketaren oinarriak (PDF 2,76 MB)