Kultura albisteak

 

Iurretako Udala 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren esker oneko jardunaldiak antolatzen. Esentzia hau berreskuratu nahi du eta 3. urtez segidan, iaz gloria Fuertes-en txanda izan baitzen, udazkenari eta ikasturteari hasikera emateko literaturako beste idazle handi baten lana eman nahi du ezagutzera, oraingoan euskal poeta handi baten lana ezagutaraziz, LEIRE BILBAO.

Herri Bibliotekak idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urrian zehar bere ohiko egitaraua moldatuko du.

Jardunaldi hauen helburua LEIRE BILBAO eta bere lan literario oparoa herritarren artean ezagutzera ematea da bere lanetara gerturatuz. Poeta handia, idazle emankorra, sortzaile ausarta baita.
Gure asmo xumea egun batzutan zehar gure esku, etxe eta kaleak Leirez zipriztintzea da… Bere obran azaltzen diren freskura, musikalitatea, jolasa, sakontasuna eta ahozkotasuna ere goratu nahi ditugu.

Laguntzaileak

Egitarau hau eragile ezberdinen laguntzarekin eramango da aurrera:

Ikastetxeak

Maiztegi Herri Eskola

Eragileak:

  • Ainhoa Aldazabal Gallastegui
  • Peru Magdalena Arriaga
  • Txomin Magdalena Arriaga
  • Maite Mutuberria (ilustratzailea)
  • Aritz Lasarguren (dantzaria)
  • Eunate Zarrabeitia (Bartolome Etzilla Musika Eskola)
  • Ana Tere Maestro (Bartolome Ertzilla Musika Eskola)

Egitasmorako materiala eta info +: http://www.iurreta.eus/eu-ES/Noticias%20cultura/noticiasdecultura/Orrialdeak/LeireBilbao,bibliotekasortzailea.aspx

Egitaraua (PDF 176KB)