Kultura albisteak

 

Iurretako Udalak, datorren urriaren 6an, igandea, udalerri honetan ospatuko den “XXI. Nekazaritza eta Artisautza Azoka” Euskal Herriko eskulangileei aurkezten die.

ARAUAK:

  • Derrigorrezko baldintza izango da erakutsi eta saltzen diren produktuen artisau edo egilea izatea.
  • Iurretako Udalak, Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga, Osasun Erregistroko fotokopia eta Jatorri-Izendapenaren kopia eskatzeko eskubidea izango du partehartzaile guztiei.
  • Deialdi honetan bilduta ez dagoena, Ferietako Gidaliburuan jarritakoari lotuko zaio
  • Antolatzaileek, produktuen jatorria dela eta zalantzarik izanez gero, produktuak egiten diren tokira joateko eskubidea izango dute, egiaztatzeko.
  • Produktuak goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00arte egon beharko dira ikusgai.
  • Erakustokiak antolatzaileak jarriko dituzte.
  • Partehartzaileak bere gain hartu beharko ditu garraioa eta erakusteko produktuak jartzeko ardura.

Eskabide-orriak jasotzeko epea irailaren 18an amaituko da. Interesatuek, honekin batera doan eskaera-orria igorri behar dute, datu guztiak garbi idatzirik, helbide honetara:

IURRETAKO UDALA (HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA)
Bidebarrieta, 5
48215 IURRETA (Bizkaia)
Tel.: 946201200
E-maila: haz-sac@iurreta.eus

Azoka-eremua leku aldetik mugatua dagoenez, Antolatzaileek heurak aukeratuko dituzte erakusleak. Onarpenaren berri, irailean zehar emango da.

Orri hauek informatiboak izanik, jasotzeak ez du Azokan parte hartzeko eskubiderik ematen. Etortzeko baliodun titulu bakarra aukeratuak izan diren eskulangileei soilik bidaliko zaien onarpen eskutitza izango da.

STAND LEHIAKETA

Stand bakoitzaren itxura hobetzeko asmoz, Iurretako Udalak lehiaketa bat prestatu du, epaimahaiak standen dekorazioa eta produktuen kalitatea baloratuko dituelarik.

Sarien balioa honako hau izango da:
1. saria: 100 €.
2. saria: 75 €.
3. saria: 50 €.

Oinarriak (PDF 81,5KB)

Eskaera (PDF 78,1KB)