Kultura albisteak

 

Biblioteka MAKER gunea eskaintzeko ahaleginetan dabil. Elkartzeko gunea eta interes amankomunak elkarbanatzen dituzten pertsonen “egiteko modua” da, EKINEZ IKASTEKO. Ideiak, esperientziak, ezagutza partekatzeko gunea eta materialak prest izango dituzu, sortzeko tresnekin batera, ekinez ikas dezazun.

Eskaintza zure nahi eta beharrizanetara egokitzeko zure laguntza behar dugu. Hurrengo gai hauek interesatzen bazaizkizu edo beste batzuk nahiago badituzu adierazi eta helerazi bibliotekara mesedez.

2019-2020 ikasturterako izen-ematea: irailak 10-18 (erroldatuak) / irailak 16-18 (ez erroldatuak).

Non:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1. solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5)
  • e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Izena-emateko

Kartela (PDF 133KB)