Kultura albisteak

 

Aurten ere, Ondare Lagunak eta Igerrak taldeek «Ondarea klik batean» lehiaketa antolatu dute.

Eskertuko nizueke «Ondarea klik batean» lehiaketari buruzko informazioa emango bazeniete bisitariei eta sare sozialetan parte hartzen dutenei. Lehiaketaren oinarriak lotura honetan ikus ditzakezue.

Aurten ez da ezinbesteko baldintza OEJ jardueretan parte hartzea. Helburua da aurtengo edizioaren gaia, «Ondarea, emakumeen emaria» irudi eta testu bidez islatzen duten argazkiak biltzea. Argazki zaharrak edo oraingoak izan daitezke. Irudi onenak 2019an egingo den erakusketa batean erakutsiko dira.  Hiru argazki onenei saria emango zaie.

Zabaldu zuen herrian eta OEJ programaren jarraitzaileen eta partaideen artean!