Kultura albisteak

 

Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Ermuko Herri Bibliotekek neguko denboraldi honetarako liburu eta ikusentzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.

Neguan ze berri? izenburupean adinka antolatutako tituluak batzen dira. Lehenengo atalak famila artean irakurtzeko titutuak eskeintzen ditu, gurasoek edo pertsona helduek euren seme-alabekin irakurtzeko gomendatzen direnak. Bigarren atalal Lehen hitzak irakurtzen hasten ari direnentzako proposamenak biltzen ditu (0-5 urte), eta ondorengo kategoriek gainontzeko adinentzakoentzako irakurgaiak eskaintzen ditu (haur, gazte eta helduentzat). Azkenik sormen esperientzia liburuen atala daukagu, bertan emakume artista hauen lanak aurkitzen dira: Frida Khalo, Lousie Bourgeois y Niki de Saint Phalle.

Azaleko irudia Lara Fernandez (@artistayrota) argazkilari ermuarrak argazki bat da, zeinek, erabat desinteresatuta, gida honetan erabiltzeko baimena eman digun, oraintsu izan den Beldur Barik lehiaketaren irabazlea.

Gidako materia guztial Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean daude eskuragarri. Gidak herri bakoitzaren liburutegiko ordutegi eta informazioarekin pertsonalizatuta daude eta  Liburutegi bakoitzak gidari zabalkundea emateko era (digitala, papelean..) erabakiko du.

Elkarlan honek, gure biblioteketan burutzen den  biblioteken arteko lankidetzaren emaitza eta baliabideen optimizazioaren aldeko apustua erakusten du. Lankidetza honek ere eginkizunen banaketa baimentzen du eta, aldi berean esperientzi-trukeak gure zerbitzuetako erabiltzaileei baliabide praktiko eta kalitatezko zerbitzuak eskeintzeko aukera ematen digu.