Kultura albisteak

 

Iurretako Udalak gure herriko idazlea den Joseba Sarrionandiari aitortza publikoa egin nahi dio. Horretarako urrian zehar aurrera eramango diren "Eskerrik asko Joseba" izeneko jardunaldiak antolatu dira.

Jardunaldi hauen helburua Joseba eta bere lan oparo eta anitza herritarren artean ezagutzera ematea da, Joseba Sarrionandia idazlea Iurretan eta munduan kokatuz.

Horretarako herriko eta durangaldeko elkarte, talde eta eragile ezberdinen batera elkarlanean antolaturiko egitaraua aurkeztu nahi dizugu.

Gure asmoa egun batzutan zehar gure esku, etxe eta kaleak Josebaz zipriztintzea da.

Gozatu dezagun guztiok JOSEBA SARRIONANDIAZ, hemen eta han!

DOKUMENTALA

“Joseba Sarrionandia, hemen eta han” - trailerra

2. pasea: Peru Magdalena eta Pello Salaberriaren dokumentala ikusteko beste aukera bat daukazu, ondoren sortzaileekin berbaldia izango da.

Noiz: azaroak 30

Non: Ibarretxe Kultur-Etxean (Areto nagusian)

Ordua: 19:00

Kartela (PDF 123KB)

EKITALDIAK

Berbaldi-errezitaldia: bideoa ikusi.
Ibilaldi literarioa: bideoa ikusi.
Ekitaldi nagusia: bideoa ikusi.

Kartela (PDF 4,28MB)

Egitaraua (PDF 7,49MB)

Instalazio poetikoa (PDF 5MB)

Liburuxka (PDF 4,5MB)

Prentsaoharra (PDF 55KB)