Kultura albisteak

 

IZEN-EMATEA: irailak 10-18 (erroldatuak) eta irailak 16-18 (ez erroldatuak)

NON:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4. Kultur Etxeko 1.go solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5)
  • E-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus 

Plaza mugatuak dira, beraz data horietatik aurrera aurkeztutako izen-emateak libre gelditzen diren lekuak eskuratuko dituzte.

IZENA- EMATEKO BALDINTZAK:

Ezinbestekoa:
  • Iurretako Herri Bibliotekako bazkide izatea edota gainontzeko Euskadiko Irakurketa Sareko bibliotekena. Bazkide egiteko 
  • Ekintza programatua izan den adin tartea edukitzea.
  • Izen-emateak tailer bakoitzaren baldintza espezifikoak onartzea dakar.
Lehentasuna:
  • Iurretan erroldaturik dauden bazkideak.
  • Izen-emate ordena.
Funtzionamendua:
  • Saioren batera etorri ezin bazara, abisatu mesedez.
  • Itxaron zerrenda dagoen kasuetan justifikatu gabeko 2. hutsegitean partaide horri baja eman eta zerrendako hurrengoari deituko zaio.
  • Tailer batera baino gehiagotara izena-ematen bada preferentzia ordena jarri beharko da.
  • Eskari guztientzat plazarik egon ezean banaketa zozketa bidez egingo da. 
  • Biblioteka eta egitasmoaren dinamizatzailearen esku geratzen da tailerreko taldeen osaketa.

Izen emate orria (PDF 3.23MB)

Ekintzen egitaraua (PDF, 8,23MB)