Kultura albisteak

 

Urtero bezela, Iurretako Udalak eta bereziki Herri Bibliotekak haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatu nahi izan ditu ekimen honekin. Horretarako ezinbestekoa dugu herriko eskolen laguntza, izan ere egitasmo honek dituen helburuak lortzeko ezinbestekoak baitira. Horrez gain herriko elkarteen laguntasuna ere eskertzekoa da ekimen hau aurrera eramateko.

Aurtengo edizioan parte hartzaile ugari egon dira, guztira 373 hain juxtu. Haurren sailetan 138 hartu dute parte, gazteen sailetan 208 eta helduetan berriz 27.

Lehiaketa honen helburuen artean integrazioa eta kulturaniztasuna ditugu. Hori dela eta jatorriz bertakoak ez diren hainbat ikaslek hartu dute parte, arlo askotan egiten ari diren ahaleginen ondorioa dela uste dugu.

Edizio honetan ere, Iraia Okina ilustratzailearen elkarlana nabarmendu beharra dago, izan ere sortutako material guztia (Oinarriak, liburuxka, kartelak eta irakurketa agenda ) berak egindako irudiez osotu baititugu.

Udalak, 2.275€ banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatu dira, gazteen artean liburu bonoak eta helduen sailetan berriz dirutan izan da saria.

Betiko lez, Iurretako Herri bibliotekak irakurzaletasuna eta sormena uztartzen dituen proiektu desberdinetan jarraituko du lanean.

 Irabazleen zerrenda eta informazio osagarria (PDF 90KB)