Kultura albisteak

 

Oinarriak

  1. Partaide bakoitzak nahi beste kartel aurkeztu ditzake, baldin eta kartelok beste lehiaketaren batean sarituak izan ez badira.
  2. Kartelaren neurria Din A-koa izango da (59,4 zm x 42 zm, bertikala).
  3. Egileak nahi duen teknika erabiliko du.
  4. Kartelean "San Migel jaiak 2017 Iurreta – Irailaren 28tik urriaren 1era" idatzi beharko da.
  5. Lana euskarri digitalean (Photoshop programarekin formatu bateragarria) eta euskarri trinkoan aurkeztuko da.
  6. Kartela eta CD-a Ibarretxe kultur-etxean aurkeztuko dira sinatu gabe. Horiekin batera, gutunazal itxi bat entregatuko da eta barruan honako datuak jasoko dira: izena, bi abizen, helbidea eta harremanetarako teléfono zenbakia. Paperean, CD-an eta gutunazalean egileak aukeratutako leloa baino ez da agertuko. Ez da agertuko identifikatzeko balio duen daturik.
  7. Lanak aurkezteko epea ekainaren 16an bukatuko da.
  8. Kartelaren aukeraketa:
    • Oinarriak betetzen dituzten kartelak ekainaren 23an jarriko dira ikusgai Aita San Migel plazan.
    • Nahi duen guztiak botoa emateko aukera izango du, arratsaldeko 19:30etatik 20:00etara.
    • Boto bakarra pertsonako.
    • Boto kontaketa plazan egingo da arratsaldeko 20:00etan.
    • Boto gehien jasotzen dituzte 3 kartelak finalera pasako dira.
    • Finalisten artetik jai batzordeak aukeratuko du kartel irabazlea.
  9. Irabazlearen izena, prentsa ohar bidez adieraziko da ekainaren 30-a baino lehen.
  10. Saria hutsal deklaratu ahal izango da. Erabakia apelaezina izango da.
  11. Jai batzordeak kartel irabazlearen kopiak egiteko, argitaratzeko edota erakusteko eskubidea gordetzen du beretzat.
  12. Kartel irabazlea jaietako kartel legez zein esku-programaren azalean erabiliko da. Epaimahaiak kartelaren behar bezalako irudikapena bermatzeko aldaketak iradoki ahal dizkio egileari.
  13. 500 eurotako saria eskuratuko du irabazleak.
  14. Saririk gabeko lanak uztailaren 4tik irailaren 30era bitartean jaso beharko dira Ibarretxe kultur-etxean. Epe hori igarota, antolatzaileek ahalik eta arretarik handienaz zainduko dituzte lanak, baina ez dira erantzule izango galdu edo narriatuz gero.
  15. Lehaiketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarriak onartzea.