Kultura albisteak

 

Galduta sentitzen zure haur edo ikaslearentzat liburu bat hautatu edo gomendatzeko orduan? Ez dakizu irakurzaletasuna nola bultzatu?

Guraso edo hezitzailea baldin bazara edo haurren irakurketa ikasketan interesatuta baldin bazaude… zortedun zaude, gaia lantzeko irakurle-taldea osatzen gabiltza. Zure seme-alaben edo ikasleen irakur-laguna izan nahi baduzu erdu gugana!

Irakurketa abenturaz eta erronkez jositako bide luzea da eta haurrek bide honetan gure laguntza eta hurbiltasuna behar dute, izan gaitezan beraien bide-lagun etorkizunean benetako irakurle gogotsuak izatea nahi badugu… Baina horretarako helduok baliabide egokiak ezagutu eta eskaini behar dizkiegu.

Hilean behin batuko gara eta haurrentzako ibilbide literarioa sortzen joango gara. Eritzi kritikoa sustatzeko esperientziak partekatu ditugu eta ezinbestekoen liburu zerrenda osatuko dugu.

Maiztasuna: hilean behin (2019. urteko azaroa eta 2020.eko martxoa bitartean)

Eguna: asteazkena

Ordutegia: 18:30-20:00

2019-2020 ikasturterako izen-ematea: irailak 10-18 (erroldatuak) / irailak 16-18 (ez erroldatuak).

Non: Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5) / Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1. solairuan) / bibliotekakoekintzak@iurreta.eus.

Doakoa.
Plaza mugatuak.

Izena-emateko

 Egutegia (PDF 58KB)