Kultura albisteak

 

• Egitarau musikala azaroaren 13 eta 28 bitartean ospatuko da

• Musika herritarrei hurbiltzeko asmoz Iurretarra hurbilduko dira Eibarko Sostoa Abesbatza, Josu Bergara eta “Las guitarras que nos envuelven” izeneko kontzertu didaktikoa.

Iurreta, azaroaren 8an. Datorren azaroaren 13an, musika herritarrei hurbiltzeko asmoa duen Musikaldia-ren edizio berri bat hasiko da.
Lehenengo emanaldia Eibarko “Sostoa” abesbatzarena izango da. Eibarko Sostoa Abesbatza 1984. urtean sortu zen, hirian musikazale talde batek, Udalaren laguntzarekin, zabaldu zuen deialdi publiko baten ondorioz.
Abesbatza herrikoia izanik, Eibar izan du ardatz bere emanaldietan: Santa Ageda, Aste Santua, San Juan jaiak, Santa Zezilia, Gabonak … Hala ere, Euskal Herriko eta atzerriko zenbait hiritan abestu izan du bere ibilbidean zehar, hala nola, Madrilen, Sevillan, Ciudad Rodrigon, Vienan, Parisen, Erroman, Pragan, Berlinen …Kasu honetan Iurretaraino helduko da azaroaren 13an, eta eguerdiko 12,45ean “Ez dok 13ren kantuak” abestuko ditu.
Azaroaren 19an Josu Bergara, Eako kantautorearen txanda izango da. Arratsaldeko 19,00etan bere azkenengo diskoaren abestiak abestuko ditu Ibarretxe Kultur Etxean “Zuek zarie nire kanta txikien indarra” izenekoa.
Azkenik, azaoaren 28an kontzertu didaktiko bat egongo da bi saiotan bananduta eta Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da. Lehenengoa goizeko 9etan eta bigarrena 10,50ean. Kontzertuak “Las guitarras que nos envuelven” izenekoa, guitarra elektrikoaren historia errepasatuko du, instrumento hau gazteei hurbilduz