FERIAK

Okela eta ardao eguna

Data: Maiatzeko 3. astean egiten da

Descripzioa: Arabar Errioxako ardoen erakusketa eta dastaketa. Arabar Errioxako bodega jabeen elkartearekin batera antolatzen da. Eusko Labelen laguntzarekin Burduntzian egindako arkume dastaketa ere egiten da..

Helburua: Arabar Errioxako ardoak eta Eusko Labeldun haragia ezagutaraztea du helburu.

Nekazaritza eta artisautza azoka

Data: San Migel festen barruan, Errosario domekan egiten da (urrian)

Descripzioa: Inguruko produktuak eta lanbideak ezagutzera emateko azoka da. Besteak beste, txahala erretzen da burduntzian, gero pintxotan saltzeko. Aurreko urteko azokan egindako 20 bat kiloko Idiazabal gazte ere banatzen da.

Helburua: Inguruko produktuak eta Eusko Labeldun haragia ezagutarazteko eta bultzatzeko antolatua.

Primavera teatral eta Kalez kale

Data: Udaberrian egiten da.

Descripzioa: Kultur Etxeko areto nagusian antzerki emanaldiak antolatzen dira. Kalez Kale kaleko antzerki jaialdiarekin amaitzen da.

Helburua: Antzerkia herritarrei hurbiltzea du helburu.

Kirolaren Eguna

Kirolari ateak zabalik

Data: Ekaineko lehen astean egiten da

Descripzioa: Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Kirolari Ateak Zabalik ekimenarekin bat egiten du Iurretako Udalak. la Diputación Foral de Bizkaia .

Helburua: Herritarren artean kirola bultzatu bahi da, kirola kalera atera.

Emakumeen bira

Data: Ekaineko lehen hamabostaldian egiten da.

Descripzioa: Lau etapetan banatutako emakumeentzako nazioarteko txirrindulari itzulia.

Helburua: Emakumeen txirrindularitza bultzatzeko asmoa du.

Musikaren eguna

Data: Eakinaren 21ean egiten da

Descripzioa:Musikaren egun europarra ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen dira .

Helburua: Musika herritarrengana hurbildu nahi du.

Emakumearen eguna

Data: Martxoaren 8a

Iraupena: 15 egun irauten du

Descripzioa:Hainbat lekutako emakumeen gauzak eta liburuak erakusten dira eta aukeratutako gaiarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzen dira.

Helburua: Munduan zehar egiten diren ospakizunetan parte hartu, eta beste herrialde batzuetako emakumeen kultura eta literatura ezagutu.

14 urtetik gorakoei zuzenduta dago

Aurreko urteetako edizioak:2006an TXINA, 2008an AFRIKA eta 2010erako INDIA ari dira prestatzen.

Ihauteriak

Data: Otsailaren 24n ospatuko dira

Deskripzioa: Mikel Deuna Kultur talearekin eta Maisetgi eskolarekin batera ihauteria ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen dira.

Helburua: Ihauteria bizirik irautaraztea.

San Juan

Data: Ekainaren 23an ospatzen da

Deskripzioa:Aita San Migel enparantzan San Juan Sua egiten da. Girotzeko herri afaria eta erromeria antolatzen dira, Mikel Deuna Kultur taldearen laguntzarekin.

Helburua: San Juan egunari lotutako ohiturei eutsi nahi zaie.

Urrijena

Data: Urriko bigarren asteburuan ospatzen da.

Deskripzioa:Danztariak betidanik izan dute harreman oso estua Iurretako herriarekin. 5 urtetik behin herriko eta inguruko dantzariak biltzen dira "Dantzaria"ren eguna ospatzeko. Egun horretan, Iurretako enparantzan dantzariak, txistulariak eta tanbolitteroak dira protagonista.

Helburua: Dantza indartu eta dantzariak biltzeko eguna. Horrekin bat, dantzari guztiak elkarrekin dantzan ikusteko aukera ezin hobea.

Basokoipetsu eguna

Data: Otsailean ospatzen da

Deskripzioa: Mikel Deuna Kultur taldea eta Maiztegi eskolarekin batera txitxiburduntzia antolatzen da.

Helburua: Ohiturak bizirik eustea du helburu.

Abenduko koplak

Data: Abenduaren 23an egiten da

Deskripzioa: Mikel Deuna Kultura taldearen laguntzarekin Abenduko Koplak kantantzen dira herrian barrena.

Helburua: ohiturak bizirik iraun dezatela.