Kultura albisteak

 

LH3ko ikasleek Iurretako herrian zehar bisita ibiltariak egiteko aukera izango dute. Bisita hauen asmoa bertako eskolaumeen artean, Bibliotekako bertako atalaren bitartez, Iurretako herria modu ezberdin batean hobeto ezagutzeko aukera eskaintzea da herriko ikastetxearekin elkarlanean.

Ekimen honen ideia bertan ikasi edo bizi diren askok eta askok ez dutela beraien herriko historia ezagutzetik dator, bibliotekak honetarako aukera eskaini nahi izan die bisita gidatu hauen bitartez.

Bisitak begiraleen gidaritzapean egiten dira, oinez eta autobusez, herriko eta auzoetako gune eta txoko esanguratsuenak azaldu eta erakusten zaizkie.

2020an desanexioaren 30. urteurrena ospatzen delarik ekintza bereziak izango dira.

Ibilbideak

  • OINEZ: Plaza, Bekola jauregia, erreka eta kanalaren aztarnak ikusten dira, burdinola, Udaletxea, Eliza eta kanpaidorrea, Abadetxea, Dantzarien monumentua eta Doniel Atxa.
  • AUTOBUSEZ: Santa Apolonian, Arandia, Ertzillako garaia, Santa mañako ermita, Laixiar, Pilastra, Amatza eta Goiuria.

Bukatzeko ikasleek ikusitakoaren maketa bat burutzen dute.

Noiz: udazkenean.

Ekimen hau osatzeko CD-Rom bat ere argitaratuta dago.