Kultura albisteak

 

Zer da?

Klub honen helburua guraso eta haurrei irakurketaz elkarrekin gozatzeko gune bat eskaintzea da.

Zer egingo da?

Liburuak irakurri, aurkeztu, kontatu, komentatu, antzeztu...dinamizatzaileen gidaritzapean. Haur bakoitza heldu batez lagunduta egon beharko da. Hizkuntza, euskara.

Noiz? Hilean behin, barikuetan

  • 17:00 3-4 urte (2017-2016 urteetan jaiotakoak)
  • 18:00 5-7 urte (2015-2013 urteetan jaiotakoak)

2020-2021 ikasturterako izen-ematea: irailak 21-30 (erroldatuak) / irailak 28-30 (ez erroldatuak)

Non: Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1.Solairuan eta Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) (Bidebarrieta kalea 5) edota e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Daten xehetasunak, txertaturiko dokumentuan.

Egutegia (PDF 1,77MB)