Kultura albisteak

 

Gaurtik aurrera Iurretako Herri Biblioteka berriz ere mailegu zerbitzua eskaintzen hasiko da mezuan zehazten diren baldintzetan.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak markatuko digu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide garen Bibliotekei ezarritako protokoloa jarraituz, segurtasun eta higiene neurriak jarraituko dira.

Protokoloan zehazten den bezala hasiera honetan mailegu zerbitzua bakarrik eman ahal izango dugu.
Momentuz ezin dugu eskaini bibliotekak normalean eskaintzen dituen gainontzeko zerbitzurik.

Zure eskaerak aldez aurretik planifikatzeko gure bilduman zer dagoen ikus dezakezu, eta libre dagoen edo ez jakin dezakezu, hona hemen gure katalogoa kontsultatzeko aukera:
http://www.katalogoak.euskadi.eus/cgi-bin_q81a/abnetclop/O9259/IDee4e4f4d/NT2?ACC=111&LANG=eu-ES

Egoerak baimentzen duen neurrian irekieraren hurrengo pausuak nolakoak izango diren azaltzen joango gara.

Bibliotekaren irekiera (PDF 394KB)

Mailegu zerbitzua (PDF 297KB)

Gure katalogoa kontsultatzeko