Kultura albisteak

 

Bibliotekak, Gizarte Zerbitzuekin batera, Iurretan erroldatuta dauden eta hurrengo baldintza hauetariko bat betetzen duten pertsonei etxez-etxeko mailegu zerbitzua eskaintzen die.

  • 70 urte baino gehiago badituzu.
  • Arrisku taldeko persona baldin bazara.
  • Mugikortasun arazoak badituzu.
  • Eriondo izatea.

Eskatzaileek egoera honetan daudenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Eskatzaileei, beraien nahietara egokitzen den elkarrizketa baten ondoren, eskaturikoa etxera eramango diegu. Material ezberdinak eskatu ahal izango dira: liburuak, aldizkariak, pelikulak… eta itzultzeta egiteko eta dokumentu berriak hartzeko berriz ere Bibliotekarekin harremanetan jarri beharko dira.

Printzipioz eskaeren banaketak astean behin egingo dira udal-langileen bitartez. Horretarako osasun erakundeek gomendaturiko segurtasun neurriak hartuko direlarik.

ESKARIAK EGITEKO

Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:30 bitartean:

Momentuz ezin dizuegu Liburutegien Arteko Mailegua Zerbitzua eskaini.

Gure erabiltzaileei gogorarazi nahi diegu nahi izanez gero e-Readerrak (liburu elektronikoak irakurtzeko gailuak) maileguan hartzeko aukera daukatela.

 
  • Biblioteka etxera (JPG 472KB)
  • Etxez etxeko mailegua (JPG 477KB)