Kultura albisteak

 
30 urte dira aurten, Durangotik bananduta, Iurretak bere herri izaera berreskuratu zuenetik. Hori ospatzeko Iurretako Udala, Maiztegi Herri eskolarekin batera, Iurretako  historiari buruzko unitate didaktiko bat osatu nahian dabil. Herri Bibliotekak Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat abian daukan "Iurreta ezagutu" ekintzari jarraipena eman nahian.

Etxetik ateratzerik ez dugunez, akaso konfinamendu garai hau ederra izan daiteke lanak aurreratu eta gure historia ezagutuz jolas pixka bat egiteko!

Jone eta Aritz neba-arreba iurretar batzuk dira, beren herria hobeto ezagutu nahian konfinamendu garai honetan denboran zehar bidaiatzen hasi dira, zer sekretu deskubrituko ote dituzte?

Oinarritzat Jon Irazabal Agirrek (Gerediaga Elkartean aritutako),bildutako informazioa hartu dugu ipuin hauek sortzeko orduan eta gustura jasoko ditugu gainerako herritarron proposamen eta ekarpenak ere, Iurretako historia denon artean idazten dugulako egunez egun.

Proiektu honetara zuen ekarpena egin nahi izanez gero ere hemen duzue aukera, behean dagoen galdetegia betez:

https://irribarrez.info/iurreta/

Batu zaitezte bidaia honetara!

Astelehenetik - ostegunera 11:00etan argitaratuko ditugu ipuinak (aste honetan astearte-ostiral).

1. atala:  "HIRU ERREKA"

Jone eta Aritz neba-arreba iurretarrak bizi diren herriaren historia ezagutu nahian abiatu dira bidaian. Denboran zehar, abenturaz eta ezustekoz betetako bidaia izango da.
- Aizu Jone! Nondik dator baina Iurreta izena? - Galdetu du Aritzek.

2. atala "LEHENGO GIZAKIAK"

Aritz eta Jone Gallanda mendira igo dira. Ia eskualde guztia ikusten da handik. Zer ingurutan bizi ote ziren lehenengo gizaki haiek?

3. atala "EUSKARA"

Teoria asko daude gure hizkuntzaren jatorria azaldu nahian idatzitakoak, baina akaso euskararen lorpen handiena ez da jatorria, hainbeste urtez biziraun izana baino.

4. Atala “OROBIJOC EGUIN DEGU ALDAIGUN GUSTIJA"

Leiendak dio Iurretako lurretan Oromiño inguruan izan omen zela behin bataila bat...

5. atala "Lehenengo aipamena: Ihurreta"

Historiako lanbroetan bidaiatu ondoren zerbait konkretua eta erreala aurkitu nahi zuten Jone eta Aritzek. Zein da gure herriari buruz aurkitutako aipamen zaharrena?

6. atala "Kofradiak"

Zer dira kofradiak? Zenbat daude Iurretan? Nola sortu ziren? Laster aurkituko dituzte Aritz eta Jonek galdera hauen erantzunak.

7. atala "Banderizoak"

Erdi Aroan sarri izaten ziren familia erta leinuen arteko liskarrak. Ganboatar eta Oinaztarren artekoa ezaguna izan zen oso. Nola eragin zuek horrek gure lurretan?

8. atala "Sorgin ehiza"

Lehen eta orain boteredunen ez dute beharrean daudenak eta ezberdin pentsatzen dutenak zapaldu besterik egiten. Horren adibide garbia izan zen XVI. mendean eskualdean jasandako sorgin ehiza.