Kultura albisteak

 

Duela aste batzuetatik hona, erantzukizunagatik eta elkartasunagatik, denok etxean geratu behar izan gara, gure burua eta gainerakoak zaintzeko.

Denbora honetan, gure harremanak , lan egiteko eta, batez ere, aisialdiaz eta denbora libreaz gozatzeko era aldatu behar izan dugu.

Distantzia fisikoak errealitate diren honetan, Iurretako Kultura Sailetik zuengandik inoiz baino gertuago egon nahi dugu.

Horretarako, IURRETA KULTURA BLOGa sortu dugu, eta bertan Kultur Etxeko zerbitzu guztiez online gozatzen jarraitu ahal izango duzue.

Bertan aurkituko dituzue aisialdiko ikastaro guztiak, familientzako baliabideak eta Liburutegi Zerbitzuko eduki pila, zuen pasioez gozatzen eta alaitasunari eusten jarrai dezazuen.

Blog hau, gure bloga izatea nahi dugu!

Beraz, animatu parte hartzera eta bidali zuen proposamen guztiak.

Denon artean lortuko dugu!

Iurretako Udala

Blogean sartzeko sakatu hemen https://kulturazerbitzuak.wixsite.com/website-2