Kultura albisteak

 

Biblioteka iazko ikasturtetik gehiago MAKER gunea eskaintzeko ahaleginetan dabil. Elkartzeko gunea eta interes amankomunak elkarbanatzen dituzten pertsonen “egiteko modua” da, EKINEZ IKASTEKO. Ideiak, esperientziak, ezagutza partekatzeko gunea eta materialak prest izango dituzu, sortzeko tresnekin batera, ekinez ikas dezazun.

Iaz jasotakoaren arabera interes handiena sortu duten gaiak: eguneroko objetuen birziklapena, josketa, ehuleak eta loreontzi-ortuak dira. Eskaintza zure nahi eta beharrizanetara egokitzeko zure laguntza behar dugu. Hurrengo gai hauek interesatzen bazaizkizu edo beste batzuk nahiago badituzu adierazi eta helerazi bibliotekara mesedez. Gaur egungo osasun egoerak baimentzen duenaren arabera antolaturiko dira.

2020-2021 ikasturterako izen-ematea: irailak 21-30 (erroldatuak) / irailak 28-30 (ez erroldatuak).

Non:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4, Kultur-Etxeko 1. solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5)
  • e-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus

Izena-emateko