Kultura albisteak

 

Hilean behin, haur, gazte eta helduentzako ipuin kontalariak izaten ditugu bibliotekan.

Orokorrean ostiralean izaten dira, adinaren arabera saio ezberdinak egiten dira:

• 17:30: 3-4 urteko haurrak + familiako heldu bat (20-25min.)
• 18:00: 5 urtetik gorakoak (40-45min.)
• 19:00: Helduak

Ezohizko egoerak irauten duen bitartean gure ohiko egitarauak zenbait aldaketa izango ditu ekitaldien antolakuntzari dagokionez. Denon segurtasuna mantentze aldera, neurri bereziak hartu behar izan ditugu.

SAIOAK

  • Saio guztiak doakoak dira.
  • Sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira, zenbakituak izango dira.
  • Ordurako etortzea eskatzen dizugu. Saioa hastean, bertaratu ezean, erreserba bertan behera geratuko da, eta erreserbarik ez duten ikusleak esertzen hasiko dira antolakuntzak esaten duena jarraituz, aforoa bete arte.

Haurren saioetan:

  • 3-4 urtekoen saioetan sarrera bakoitzarekin haur bat eta heldu bat sartu ahal izango dira. Haur bakoitza heldu batez lagunduta etorri beharko da.
  • 5 urtetik gorakoen saioetan sarrera bakoitzarekin haur bat sartu ahal izango da eta aforoak baimentzen badu helduak ere sartu ahal izango dira.

 

SARRERAK
Sarrerak hartzeko:

  • Herri bibliotekan: astelehenetik –ostiralera hurrengo ordutegian: 09:00-13:30 / 15:00-20:00
  • Telefonoz:  94 681 27 26

GOMENDIOAK
Ekitaldia, segurtasun protokoloa betez, ondorengo babes neurriak jarraituz antolatuko da:

  • Ikusleak maskararekin etorri beharko dira.
  • Sarrera-irteerak adierazitako lekuetatik egingo dira.
  • Gel  hidroalkoholikoa egongo da.
  • Segurasun tartea mantendu beharko da, ekitaldian bertan eta baita sarrera-irteeretan ere.

Egitaraua (PDF 1.37MB)