Kultura albisteak

 

IZEN-EMATEA: irailak 21-30 (erroldatuak) eta irailak 28-30 (ez erroldatuak)

NON:

  • Bibliotekan (Bidebarrieta kalea 4. Kultur Etxeko 1.go solairuan)
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (Bidebarrieta kalea 5)
  • E-postaz: bibliotekakoekintzak@iurreta.eus 

Plaza mugatuak dira, beraz data horietatik aurrera aurkeztutako izen-emateak libre gelditzen diren lekuak eskuratuko dituzte.

IZENA- EMATEKO BALDINTZAK:

Ezinbestekoa:
  • Iurretako Herri Bibliotekako bazkide izatea edota gainontzeko Euskadiko Irakurketa Sareko bibliotekena. Bazkide egiteko 
  • Ekintza programatua izan den adin tartea edukitzea.
  • Izen-emateak tailer bakoitzaren baldintza espezifikoak onartzea dakar.
Lehentasuna:
  • Iurretan erroldaturik dauden bazkideak.
  • Izen-emate ordena.
Funtzionamendua:
  • Saioren batera etorri ezin bazara, abisatu mesedez.
  • Itxaron zerrenda dagoen kasuetan justifikatu gabeko 2. hutsegitean partaide horri baja eman eta zerrendako hurrengoari deituko zaio.
  • Tailer batera baino gehiagotara izena-ematen bada preferentzia ordena jarri beharko da.
  • Eskari guztientzat plazarik egon ezean banaketa zozketa bidez egingo da. 
  • Biblioteka eta egitasmoaren dinamizatzailearen esku geratzen da tailerreko taldeen osaketa.

Izen emate orria (PDF 3.23MB)

Egitaraua (PDF 8.37MB)

Segurtasun protokoloa (PDF 76KB)

OHARRA: Covid19 ezohiko egoerak irauten duen bitartean gure ohiko egitarauak zenbait aldaketa izango ditu ekitaldien antolakuntzari dagokionez. Denon segurtasuna mantentze aldera, neurri bereziak hartu behar izan ditugu.

Momentuko osasun egoeraren arabera egitaraua aldakorra izan daiteke. Ekintzen antolakuntzan segurtasun protokoloak beteko dira.