IU! Gazte - Iurretako Gazteria Zerbitzua

IU! Gazte, Iurretako Gazteria Zerbitzua da, Iurreta eta inguruko gazteentzako aisialdi eskaintza proposatzen duena, honen mesedera dagoen egoitza fisikoarekin batera. Egoitza Etxego da, Orobiogoitia institutuaren alboan dagoen eraikin hexagonala, eta ostiralero egoten da zabalik.

Aisialdi eskaintza lau elementutan banatzen da:

  • IU! Barikuak: Ostiralero Etxegon egiten diren ekintza/tailerrak, gazteen interesekin lotuta. Hala ere, programatutako ekintzetan parte hartzea ez da derrigorrezkoa espazioan egoteko eta modu askean egoteko aukera ere badago, eraikina zabalik dagoen bitartean.
  • IU! Bereziak: Hilabetean behin (gutxi gora behera) antolatzen diren ekintza bereziak.
  • IU! Irteerak:  Hiruhilabetean behin Etxegotik (eta normalean Iurretatik) kanpo egiten den ekintza. Hauetan parte hartzeko baimen berezia beharko da, hemen (PDF 192KB) deskargatu ahal dena.
  • IU! Gazte+: Nagusiagoak diren gazteei euren intereseko jarduerak burutzeko Etxego erabiltzeko aukera eskaera berezi baten bidez.

IU! Gazteren jatorria, garapena eta edukia zehatzago ezagutzeko, zerbitzuaren memoria (PDF 7.37MB) kontsulta dezakezu.

Bestalde, berriak ezagutzeko edo harremanetan ipintzeko, bide hauek erabili ahal dituzu:

  • Instagram
  • Helbide elektronikoa
  • Whatsapp

Hurrengo gertakariak

RSS iturria ikusi