Pribatutasun politika

PRIBATUTASUN POLITIKAREN HELBURUA

IURRETAKO UDALA da (IFK: P4812500I) IURRETAKO UDALAREN webgune honen edukien kudeatzailea, dinamizatzailea eta titularra. Erabiltzaileei jakinarazten die indarrean dagoen datuen babesari buruzko legeria betetzen duela, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

Domeinuaren jabea den aipatutako erakunde horren ardurapean dago beste edozein  jarduera komertzial, publizitate-jarduera, merkataritza-jarduera, administrazio-jarduera edo zerbitzuen eta/edo ondasunen kontratazioa.

Indarrean dagoen legeriari jarraiki, IURRETAKO UDALAK guztiz beharrezkoak diren datuak baino ez ditu jasotzen bere jardueraren ondoriozko zerbitzuak emateko eta legez esleitutako gainerako jarduerak, kudeaketak eta laguntzak emateko.

Datuak babesteko politika hau ondokoaren arabera alda daiteke: legerian ematen diren legegintzako aldaketen eta aldaketa jurisprudentzialen ondorioz edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak eta/edo unean uneko agintari eskudunak jarraitutako irizpideak direla-eta. Horrenbestez, IURRETAKO UDALAK lege-ohar hau aldatzeko eskubidea du, webguneetara sartzerako unean indarrean dauden legegintzako berrikuntzetara edo berrikuntza jurisprudentzialetara moldatzeko, bai eta sektoreko praktiketara moldatzeko ere.

Aurreko kasu horietan, IURRETAKO UDALAK webgune honetan jakinaraziko ditu egindako aldaketak, horiek praktikan jarri baino nahikoa denbora lehenago.

KONFIDENTZIALTASUNA

Posta elektroniko bidez edo inprimaki elektronikoen bitartez emandako datu guztiak datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legeriaren arabera tratatuko dira. Nolanahi ere, isilpeko izaera izango dute informazio hori kudeatzen duten IURRETAKO UDALEKO langileentzat.

DATUAK ESKURATZEKO BORONDATEARI BURUZKO INFORMAZIOA

BORONDATEA:

Webgunearen Erabiltzaileei jakinarazten zaie webgune honetako datuak jasotzeko inprimakietako galderei emandako erantzunak borondatezkoak direla. Dena den, eskatutako datuak ez emateak hala eskatzen duten zerbitzuak ezin eskuratzea ekar dezake.

ONDORIOA:

IURRETAKO UDALAK egindako edukiak kudeatzeko eta dinamizatzeko webguneetan barne hartutako inprimakien inplementazioaren bitartez emandako datuak tratatu eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzeko baimena ematen dute Erabiltzaileek. IURRETAKO UDALA da fitxategi horren titularra, eta Erabiltzaileak hurrengo klausularen araberako eskubideak erabili ahal izango ditu.

ERABILTZAILEEN DATU PERTSONALAK ESKURATU, ZUZENDU, BALIOGABETU ETA HORIEN AURKA AGERTZEKO ESKUBIDEEI BURUZKO INFORMAZIOA

Aurreko atalean deskribatu den moduan jasotako datuei dagokienez, Erabiltzaileek 15/1999 Lege Organikoan aitortutako eskubideak erabili ahal izango dituzte, bereziki, datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta horien aurka agertzeko eskubideak. Aurreko paragrafoan aipatutako eskubideak baliatzeko, Erabiltzaileak sinatutako idatzizko eskabide bat igorri beharko du NANaren edo pasaportearen kopiarekin batera helbide honetara:

SEGURTASUN-ARDURADUNARENTZAT.

Bidebarrieta, 5, 48215 Iurreta (Bizkaia)

Halaber, Erabiltzaileak ez badu posta elektroniko bidez edo beste edozein bideren bitartez informaziorik jaso nahi, horren berri eman ahal izango du aipatutako helbidean, IURRETAKO UDALAK jaso duela egiaztatzeko aukera ematen duten bideetako edozein erabilita.

GORDETZEN DIREN DATUEI BURUZKO INFORMAZIOA: ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DIREN ETA ZERTARAKO

GORDETZEN DIREN DATUAK

Harremanetarako datuak  (oinarrizkoak) baino ez dira gordetzen, esaterako, izena, abizena eta helbide elektronikoa. IURRETAKO UDALAK jasoko du informazio hori, eta sektorearekin lotura duten beste enpresa batzuei saldu, utzi edo errentan eman ahal izango dizkio.

IURRETAKO UDALA da datu pertsonalen fitxategi horien arduraduna. IURRETAKO UDALAK IURRETAKO UDALARENTZAT sortu ditu, Erabiltzaileekin duen harremana kudeatzeko eta mantentzeko, erakundearen zerbitzuak zabaltzeko eta horiei buruzko informazioa emateko, eta jarduera desberdinak egiteko.

HELBURUA

Halaber, jakinarazten dizugu datu-basean jasotako informazioa Erabiltzaileak identifikatzeko erabili ahal izango dela, bai eta erregistratutako Erabiltzaileen azterketa estatistikoak egiteko ere.

Datuak biltzeko prozeduran zehar, eta datuak eskatzen diren guztietan, datu-bilketa boluntarioa edo derrigorrezkoa den jakinaraziko zaie Erabiltzaileei. Eta dagokion inprimaki elektronikoaren bitartez inplizituki ondorioztatzen ez bada, webgunean eskainitako eduki jakin batzuetara sartzeko inprimakiok betetzeko beharraren berri emango zaie Erabiltzaileei.

Bidezkoa bada, Erabiltzaileari baimena eskatuko zaio IURRETAKO UDALAK  erabiltzailearen datuak erabili ahal izan ditzan, Erabiltzaileari honako informazioa bidaltzeko: erakundeari, garatzen diren jarduerei eta zerikusia duten bestelako gaiei buruzko informazioa.

ERABILTZAILEAREN KONPROMISOA BERE DATUAK FITXATEGI BATEAN JASOTA EGON DAITEZEN

Erakundeak erabiltzen duen datuak eskuratzeko orri batean (edo batzuetan) datuak sartzeak pribatutasun politika eta erabilerari buruzko baldintza hauek onestea dakar. Horrenbestez, lege-oharren eta erabilerari buruzko baldintzen gaineko informazioa jaso duzula ulertuko da; halaber, baldintza horiek guztiak betetzeko konpromisoa hartzen duzula ulertuko da webgune honetan parte-hartzen eta nabigatzen duzun bitartean:

http://www.iurreta.eus/

ERABILTZAILEAREN BAIMENIK GABE HIRUGARREN ENPRESEI DATUAK TRANSMITITZEA SAIHESTEA

Halaber, Erabiltzaileari bere datuak hirugarrenei emateko aukerari buruzko informazioa eman zaionean salbu (datuen berezitasunei eta erabilerei buruzko informazioa ematen denean, esaterako), IURRETAKO UDALA ez den inork ez ditu inola ere eskuratuko Erabiltzaileari buruzko datu pertsonalak eta/edo nabigazio datuak Erabiltzaileak horretarako berariazko baimenik eman ez badu, indarrean dagoen legeriaren edo hurrengo paragrafoetako eskubideen babesa duten kasuetan izan ezik. Gainerako kasuetan, IURRETAKO UDALA hirugarrenekin elkarlanean arituko da hirugarrenek indarrean dagoen legeria bete dezaten. Hala eta guztiz ere, erantzukizuna aipatutako hirugarrenei eskatu beharko zaie.

IURRETAKO UDALAK sektorearekin lotura duten beste enpresa batzuei saldu, utzi edo errentan eman ahal izango dizkie webgune honen erabiltzaileen datu pertsonalak.

INFORMAZIOA BANATZEKO ZERRENDAN BAJA EMATEA

IURRETAKO UDALAREN harremanetarako inprimakien bidez Erabiltzaileak bere datuak eman baditu, datu horiek edozein unetan bajan eman daitezke helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: idazkaritza@iurreta.eus

ERABILTZAILEEN ERANTZUKIZUNA ERABILERARI ETA EDUKIEI DAGOKIENEZ

Webguneetara sartzearen eta webguneetan jasotako edukiei eta informazioari ematen zaien erabileraren erantzukizuna erabiltzailearena izango da soilik. Hortaz, webgunearen bitartez eskura daitezkeen aipatutako produktuei, edukiei, irudiei eta/edo informazioei ematen zaien erabilera, aplikagarria den legeriaren menpe egongo da, nazionala zein nazioartekoa, bai eta Erabiltzaileen fede onaren printzipioen eta bidezko erabileraren menpe ere. Halaber, Erabiltzaileak izango dira aipatutako sarreraren eta erabileraren arduradun bakarrak. Erabiltzaileak edukien edo zerbitzuen arrazoizko erabilera egitera behartuta egongo dira, fede onaren printzipioaren babespean eta indarrean dagoen legeria, morala, ordena publikoa, ohitura onak eta hirugarrenen edo enpresaren eskubideak errespetatuz; betiere horien helburuen eta aukeren arabera. IURRETAKO UDALAK ez du zuzeneko zein zeharkako erantzukizunik bere gain hartuko, Erabiltzaileek edo hirugarrenek edukiak edo zerbitzuak modu okerrean erabiltzearen ondorioz sortutako kalteari eta lortu gabeko irabaziari dagokionez.

INFORMAZIOAREN GIZARTEKO ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO ZERBITZUEI BURUZKO LEGEAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako informatzeko betebeharrari jarraiki, jakinarazten dizugu  informazioa eta/edo aplikazioak jaisteko aukera ematen dizun webgunearen edukien kudeatzailea eta dinamizatzailea IURRETAKO UDALA dela (helbidea: Aita San Migel plaza, 4, 48215 Iurreta). Dagokion erregistroan inskribatuta dagoen Interneteko http://www.iurreta.eus/ domeinuaren kudeatzailea da, eta erabiltzaileen eta/edo interesdunen mezuei erantzuten die helbide honen bitartez: idazkaritza@iurreta.eus
 
Domeinuaren jabea den aipatutako sozietate horren ardurapean dago beste edozein  jarduera komertzial, publizitate-jarduera, merkataritza-jarduera, administrazio-jarduera edo zerbitzuen eta/edo ondasunen kontratazioa.

SARE SOZIALEN ETA BESTE WEBGUNEEN ERABILERARI BURUZKO INFORMAZIOA

Enpresak bere titulartasunekoak diren (edo antzeko beste eskubidea duen) webguneetako edukien eta kudeaketen gaineko erantzukizuna izango du bakarrik. Webgune honetatik kanpo dagoen beste edozein webgune, sare sozial edo Interneten informazioa gordetzeko toki bere legezko titularraren erantzukizunekoa izango da.

IURRETAKO UDALAK hainbat aplikazio eta web ingurunerekin egin ohi du lan, eta beti gomendatzen die erabiltzaile guztiei web ingurune horietara sartu baino lehen dagozkion lege-oharrak eta pribatutasun politikak irakur ditzatela, eta bertara sar daitezela soilik lege-testu hori bere osotasunean ulertzen eta onartzen badute.

IURRETAKO UDALAK sare sozial horietan ikusgai jartzen diren edukiak kontrolatzeko konpromisoa hartzen du, eta sare horien erabilera okerra egiten duten erabiltzaileak kanporatuko ditu.

Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalak eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak sare sozialak erabiltzeko eta web inguruneetan nabigatzeko eman dituzten jarraibideak betez, IURRETAKO UDALAK honako hau egitea gomendatzen du (noizbait erabilgarri jartzekotan):

  • Erabiltzaileei gomendatzen zaie Interneten bidez nabigatzerakoan izenordeak edo nick pertsonalak erabil ditzatela, hala, benetako "identitate digitala" izatea ahalbidetuz, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren segurtasuna zalantzan jarri gabe.
    Erabiltzaileei gomendatzen zaie bereziki kontuz ibil daitezela ikus-entzunezko edukiak eta eduki grafikoak beren profiletan argitaratzerakoan; izan ere, kasu horietan inguruko pertsonen intimitatea eta pribatutasuna arriskuan jar dezakete.
  • Webguneetan plataformak erabiltzaileen eskura jartzen dituen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika berrikustea eta irakurtzea gomendatzen da, erabiltzailea erregistratu aurretik zein ondoren.
  • Sare sozialetan erabiltzailearen profilaren pribatutasun maila egoki konfiguratzea gomendatzen da, hala, profila guztiz publikoa izan ez dadin eta erabiltzaileak aldez aurretik "lagun" edo "kontaktu zuzen" gisa sailkatu dituen pertsonek baino ezin dezaten eskuratu profilean argitaratutako informazioa.
  • Kontaktu moduan aldez aurretik ezagutzen diren pertsonak baino ez onartzea gomendatzen da. Ez dira jasotako kontaktu-eskaera guztiak konpultsiboki baietsi behar eta, posiblea eta derrigorrezkoa den heinean, sare sozialaren bidez adiskidetasuna eskatzen duena nor den ikertzea gomendatzen da.
  • Kontaktu fisikoari dagokion informazioa, hau da, edozein pertsonari erabiltzailea non bizi den, non egiten duen lan, non ikasten duen edo aisialdian nondik ibiltzen den jakitea ahalbidetu diezaiokeen informazioa profilean ez zabaltzea gomendatzen da.
  • Microblogging tresnen erabiltzaileei edozein momentutan zein lekutan dauden argitaratzearekin erne ibiltzea gomendatzen zaie.
  • Erabiltzaileak edukiengan jabetza intelektualari dagokionez behar adina eskubide duenean soilik gomendatzen da edukiok erabiltzea eta zabaltzea. Osterantzean, auzitegi nazionalek ez-zilegi zibila egotz diezaiokete erabiltzaileari.
  • Erabiltzaileari kide den sare sozial bakoitzerako erabiltzaile-izen eta pasahitz desberdinez baliatzea gomendatzen zaio.
  • Pasahitzei dagokienez, komenigarria da gutxienez 8 karaktere alfanumeriko eta letra larri zein minuskulak nahasten dituztenak erabiltzea.
  • Erabiltzaile guztiei beren ordenagailuetan birusen kontrako softwarea instalatzea eta behar bezala eguneratuta eduki dezatela gomendatzen zaie.
    Adin txikikoek ez dute norberaren datu gehiegi ezagutarazi behar. Inoiz ez zaizkie datuok ezezagunei eman behar.
  • Web orriari buruzko informazio guztia irakurri behar da. Bertan azaltzen da nortzuk diren bere jabeak eta zer helbururekin eskatzen diren datuak.
    Erabiltzaileak hamalau urte baino gutxiago baditu, gurasoen edo tutoreen baimena  izan behar da. Kasu horietan, sare sozial batek datuak eskatzen dituen guztietan guraso edo tutoreei galdetu behar zaie eurek harpidetza onesten duten edo ez.
  • Erabiltzaile-izena eta pasahitza ez zaizkio beste inori jakinarazi behar, ezta lagunen edo ikaskideen artean partekatu ere. Datuok pribatuak dira eta ez zaizkio beste inori eta/edo ezezagunei jakinarazi behar.
  • Sare sozialen edo tresna kolaboratiboen erabileraren ondoriozko egoeraren bati buruz edozein zalantza edukitzekotan, guraso edo tutoreei galdetu behar zaie beti.
  • Ordenagailua etxeko toki komun batean egon behar da.
  • Interneten erabilerari buruzko arauak ezarri behar dira etxean.
  • Gurasoek plataforma mota horien funtzionamendua eta aukerak ezagutu behar dituzte, bai positiboak bai negatiboak direnak.
  • Plataformaren kontrol-tresnak eta gurasoen kontrola aktibatu, eta kontakturako bigarren helbide gisa  guraso edo tutoreen helbide elektronikoa ezarri.
  • Adina egiaztatzeko kontrolak inplementatuta daudela ziurtatu.
  • Eduki-blokeatzailea egoki instalatuta dagoela ziurtatu.
  • Adingabeak segurtasun gaiei buruz informatu eta kontzientziatu.
  • Adingabekoei azaldu behar zaie ez direla inoiz online munduan ezagutu duten inorekin geratu behar, eta hori egitekotan beti guraso edo tutoreekin batera egin behar dutela.
  • Adingabeek sare sozialetan bideoak eta argazkiak jartzeak eta web kamera erabiltzeak dakartzan arrisku eta ondorioak ezagutzen dituztela ziurtatu.
  • Adingabeen erabiltzaile-profila kontrolatu.
  • Adingabea bere adinerako gomendatuta dauden orrietara baino ez dela sartzen ziurtatu.
  • Adingabeek euren izen osoa erabiltzen ez dutela ziurtatu.