Lege-oharra

MERKATARITZA ESKAINTZEN ETA EDUKIEN ERANTZUKIZUNA

Webgune honen helburu nagusia Iurretako udalerriaren (Bizkaia) garapen orokorrari buruzko informazioa ematea eta administratzea da.

IURRETAKO UDALA (IFK: P4812500I) da webgune honen edukien kudeatzailea, dinamizatzailea eta titularra. Erakundeak erabiltzaileei jakinarazten die indarrean dagoen datuen babesari buruzko legeria betetzen duela, bereziki, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea.

Beraz, aipatutako erakunde horren ardurapean daude jarduera komertzialak, publizitate-jarduerak merkataritza-jarduerak, administrazio-jarduerak edo zerbitzuen eta/edo ondasunen kontratazioa. Domeinu honen jabea da eta IURRETAKO UDALA markarekin jarduten du. Helbide honetan erantzuten die merkataritzaren eta administrazioaren inguruko kontuei:

Bidebarrieta, 5, 48215 Iurreta (Bizkaia)

1. ERABILTZAILEAREN KONTZEPTUA

Webgune hau erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen dizu. Erabiltzailea webgunera sartzen den unean bertan Lege-ohar honetan eta Pribatutasunaren Politiketan (IURRETAKO UDALAK argitaratutako bertsioan) jasotako xedapen guzti-guztiak salbuespenik gabe onartzen dituela esan nahi du. Horrenbestez, Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Lege-ohar hau, bai eta Pribatutasun Politikak ere, webgunea erabiltzea erabakitzen duen bakoitzean; izan ere, testuok aldaketak jasan ditzakete.

2. ESTEKEI BURUZKO INFORMAZIOA

IURRETAKO UDALAK ez du inongo erantzukizunik bere gain hartuko esteken bitartez eskuratu daitezkeen bere jabetzakoak ez diren webguneen eta hirugarrenek eskura jarritako edukien gainean. Erabiltzaileak IURRETAKO UDALAREN jabetzakoa ez den edozein esteka erabiltzen badu edo edozein webgunera sartzen bada, Erabiltzaileak borondatez eta bere arriskura egin duela ulertuko da. IURRETAKO UDALAK ez du IURRETAKO UDALAREN webgunetik kanpo dauden esteken bitartez eskuratutako inolako informaziorik bermatzen edo gomendatzen. Halaber, IURRETAKO UDALAK ez du bere gain hartzen esteka baten edo esteka horren bidez (beste estekak edo webguneak barne) eskuratutako informazioaren erabileraren edo erabilera ez egokiaren ondoriozko kalterik, erreklamaziorik edo galerarik. Halaber, ez du bere gain hartuko sarreraren edo zerbitzuaren eteterik edo esteka bat txarto erabiltzeko edo ez erabiltzeko saiakerarik, IURRETAKO UDALAREN webgunera konektatzen saiatzerakoan zein IURRETAKO UDALAREN webgunetik beste webgune batzuetako informazioa eskuratzerakoan.

3. KANPOKO WEBGUNEETAKO ESTEKAK EDO LOTURAK

Berariaz debekatuta dago www.iurreta.net esteka jartzea propaganda edo adierazpen mota hauek egiten dituzten orrialdeetan: arrazista, xenofoboa, pornografikoa, giza eskubideak urratzen dituztenak, terrorismoaren apologia egiten dutenak, legez kanpokoa edo moralaren eta ordena publikoaren kontrakoak. Ez da inola ere ulertuko edo adieraziko IURRETAKO UDALAK esteka hori agertzen den orrialdeko edukiak gainbegiratu, sustatu edo horietan esku hartu duenik, ez eta sarrera hori onetsi duenik ere, horretarako berariazko baimena eman ezean.

4. COOKIEN ERABILERAREN GAINEKO INFORMAZIOA

Gure webgunean cookieak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Cookien eta cookiei ematen diegun erabileraren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, mesedez, irakur ezazu gure cookien politika.
5. ERANTZUKIZUNAREN MUGAK ETA UKAPENA

Webgunean eskuragarri dauden edo barne hartu diren zerbitzuak eta informazioak okertasunak edo tipografia-akatsak izan ditzakete. Aldian behin webgunean eskuragarri dagoen informazioa aldatu egiten da. IURRETAKO UDALAK edozein unetan hobetu eta/edo aldatu ditzake zerbitzuak edo edukiak. Halaber, IURRETAKO UDALAK webgunean jasotako informazioa eta materialak fidagarritzat hartzen diren iturrietatik eskuratu ditu. Baina webgunean eskuragarri dagoen informazioa zuzena dela ziurtatzeko neurri egokiak hartu diren arren, ez da bermatzen informazio hori zehatza denik edo eguneratuta dagoenik. Webgune honetan jasotako edukiek bi helburu dituzte: alde batetik, helburu informatiboa, tarifen, zerbitzuen, egoeren eta kalitateari dagokionez, eta, bestetik, produktuak saltzeko helburua, lege-ohar honetan eta webgune honetan jaso diren gainerako lege-testuetan aurreikusitakoaren arabera.

6. EDUKIEN HUTSEGITE BATEN EDO HUTSEGITE TEKNIKO BATEN ONDORIOZKO ERANTZUKIZUN OSOA SALBUESTEARI BURUZKO INFORMAZIOA

IURRETAKO UDALAK Interneti eskainitako edukien edo zerbitzuen funtzionamendu okerren edo eteteen ondoriozko edozein erantzukizun baztertzen du. Halaber, IURRETAKO UDALAK ez du inolako erantzukizunik hartuko sarea erortzen bada, erortze horien ondorioz informazioa galtzen bada, korronte elektrikoa aldi batean eteten bada edo IURRETAKO UDALAREKIN zerikusirik ez duten arrazoien ondorioz Erabiltzaileei bestelako zeharkako kalterik eragiten bazaie. IURRETAKO UDALAK ez du adierazten ez bermatzen webguneko zerbitzuak edo edukiak jarraituak direnik edo akatsik ez dutenik, akatsak zuzenduko direnik, edo zerbitzuak edo zerbitzua ematen duen zerbitzariak birusik edo osagai kaltegarririk ez duenik. Hala ere, IURRETAKO UDALAK intzidentzia mota horiek ekiditeko ahalegin handiena egingo du. Erabiltzaileak erabaki jakin batzuk hartzeko edo jarduera jakin batzuk egiteko oinarri gisa webgune horietan jasotako informazioa hartuko badu, eskuratutako informazioa beste iturri batzuekin alderatzea aholkatzen da.

7. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

IURRETAKO UDALAK emandako edukiek eta bere webguneen bitartez sarean jarritako edukiek obra bat osatzen dute jabetza intelektualari buruzko legeriaren arabera eta, beraz, arlo horretan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenen eta legeen babesa dute. Debekatuta dago webguneak eta bertan jasotako edukia eta informazioa IURRETAKO UDALAREN berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea, aldatzea, eskura jartzea eta, oro har, horiek publikoki ustiatzeko beste edozein jarduera egitea.

Horrenbestez, webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da IURRETAKO UDALA (edo elementu horiek webgunean sartzeko baimen egokia eman duen hirugarren titularra), bereziki, diseinuei, testuei, grafikoei, logoei, ikonoei, botoiei, softwareari, izen komertzialei, markei, marrazki industrialei edo modu industrialean edo komertzialean erabil daitekeen beste edozein elementuri dagokienez.

Webguneak osatzen dituzten eduki, irudi, forma, iritzi, indize eta gainerako adierazpen formal guztiek, bai eta webgunearen funtzionamendurako eta bistaratzerako beharrezkoa den softwareak ere obra bat osatzen dute Egilearen Eskubidearen arabera eta, beraz, jabetza intelektualaren arloan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenen eta nazio barruko legeen babesa dute. Aipatutakoa ez betetzeak arau-hauste larria egitea dakar, legeria zibilak eta penalak zehatuko dutena.

Debekatuta dago zerbitzuen eta edukien erabiltzaileek IURRETAKO UDALAREN berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe webgunea osatzen duen edozein eduki, irudi, forma, indize eta gainerako adierazpen formal, zati batean edo bere osotasunean, komertzialki erabiltzeko edo ustiatzeko edozein erabilera egitea.

Bereziki, eta zehaztasunetan sartu gabe, debekatuta dago edukien edo zerbitzuen bitartez Erabiltzaileen eskura jartzen diren aipatutako iritziak, irudiak, formak, indizeak eta gainerako adierazpen formalak erreproduzitzea, zabaltzea, erakustea, hedatzea, ematea, edozein modutan emititzea, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzea (esaterako, ordenagailuetako disko gogorretan edo disketeetan, USB gailuetan – pendriveetan edo smartphonetan), digitalizatzea, IURRETAKO UDALAK baimendu ez dituen datu baseetatik eskuragarri jartzea, itzultzea, egokitzea, moldatzea edo beste edozein modura aldatzea, jabetza intelektualaren, industrialaren edo irudi-babesaren arloan aplikagarria den legerian ezarritakoaren arabera.

IURRETAKO UDALAK webguneen sarrera mugatu dezake, bai eta Erabiltzaileek posta elektronikoaren bitartez helarazten dizkioten iruzkinen, irudien, oharren edo iritzien argitalpena ere.

Ildo horretatik, IURRETAKO UDALAK, egoki iriztekotan, beharrezkotzat jotzen dituen filtroak ezarri ahal izango ditu, Erabiltzaileen erantzukizun esklusiboari inolako kalterik eragin gabe, bere webgunearen bidez eduki edo iritzi arrazistak, xenofoboak, diskriminatzaileak, pornografikoak, iraingarriak, indarkeria sustatzen dutenak, legez kanpokoak edo kaltegarriak sarean zabaltzea ekiditeko.

IURRETAKO UDALAK Erabiltzaileek posta elektroniko bidez IURRETAKO UDALAREN web-orrialdeetara (proposamenen sailera) bidaltzen dituzten oharrak, iritziak eta iruzkinak erreproduzitzeko, zabaltzeko, erakusteko, hedatzeko, emateko, edozein modutan emititzeko, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzeko (esaterako, ordenagailuetako disko gogorretan edo disketeetan, USB gailuetan – pendriveetan edo smartphonetan), digitalizatzeko, IURRETAKO UDALAREN jabetzakoak diren datu baseetatik eskuragarri jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, moldatzeko edo era horretako beste edozein ohar, iritzi edo iruzkin aldatzeko baimena daukala ulertuko da, salbu eta segurtasun osoz eta modu nahastezinean Erabiltzaileak kontrakoa adierazten badu, edukien edo zerbitzuen izaera dela-eta hori egitea posible den kasuetan, legeak aurreikusitako egilearen eskubidearen babespean dagoen denbora osoan. Halaber, baimen hori doan eman dela ulertzen da, eta posta elektroniko bidez era horretako iruzkinak, iritziak edo oharrak bidaltzeagatik Erabiltzaileek edozein asmo ekonomiko alde batera uzten dutela ulertzen da.

Aurreko paragrafoan aipatutakoaren arabera, IURRETAKO UDALAK iruzkinak, iritziak edo oharrak aldatu edo moldatu ahal izango ditu, horiek webguneen formatu editorialaren beharretara egokitzeko. Hori egiteagatik ez da ulertuko Erabiltzaileek izan ditzaketen egile eskubideen edozein eskumen morali inongo kalterik egin zaionik. Debekatuta dago IURRETAKO UDALAK webguneen funtzionamendurako egindako ahaleginaren edo webguneak osatzen duten eduki, forma, indize eta gainerako adierazpen formal guzti-guztietatik, zuzenean edo zeharka, irabaziekin zein irabazirik gabe, hirugarren batek etekina ateratzeko erabil daitezkeen baliabide tekniko, logiko edo teknologiko guztiak. Zehazki, debekatuta dago IURRETAKO UDALAREN berariazko eta aurretiazko idatzizko baimenik gabe IURRETAKO UDALAREN webguneen helbidean ezar daitezkeen link, hyperlink, framing edo antzeko esteka guztiak. Atal honetan xedatutakoa urratzeak IURRETAKO UDALAREN webguneen eta bertan jasotako eduki guztien jabetza intelektualaren legezko eskubideei kalte egitea dakar.

IURRETAKO UDALAK ez du inolako erantzukizunik hartuko gorago aipatu diren jardueren edo jarreren ondorioen gainean. Halaber, ez du inolako erantzukizunik hartuko IURRETAKO UDALAREN webguneko banneren, esteken, linken, hyperlinken, framingen edo antzeko esteken bidez eskura daitezkeen hirugarren pertsonen edukien, zerbitzuen, eta produktuen gainean.