Albisteak

Gibelako(Orozketa) biltegia 

Orozketako ur-hornidurako lehen faseko lanak ANSAREO SANEAMIENTOS y SERVICIOS SA merkataritza-etxeari esleitu zaizkio, 233.935,00 €tan. Prozedura ireki bidezko kontratazio honetan 14 merkataritza-etxek parte hartu dute.

“Iurretako Udalak 2009. an Udal Sareari eman zionean udal ur-hornikuntzako sarearen ustiaketa, erakunde honetan sartuz, Birjarpen Plana prestatzen da, eta bertan, azterketa sakon baten ondorioz,  hornikuntza sarean aurkitutako gabeziak zehazten ziren, eta baita, gabezia horiek konpontzeko jarduketa batzuen proposamenak. Beraz, proiektu hau Plan horretan jasotzen zen jarduketa bati dagokio, hau da ,Orozketan edateko ur-hornikuntza sarea hobetzea, 700.000 € baino gehiagoko guztirako obra honen bidez.
Proiektu honen helburua da sare barri bat egitea, Durangoko sarea Iurretakoarekin lotzen duen kutxatilatik Gibelako biltegiraino (Orozketa).

Ibilbidearen luzera dela eta, bi fasetan burutuko da, eta lehen adjudikazio honek hasierako faseko lanak batzen ditu, 2012an burutzekoak. Bigarren fasea 2013an burutu beharko da.

Aipatutako kutxatilatik hasita, 1500 m. luzerako adar berri bat sartuko da. Hasierako tarte batean, 715 metrotan hain zuzen, FD DN 150 mm-takoa izango da, eta hemendik aurrera, PEAD DN 110 mm-takoa. Sare berri honen diseinuan, irizpide orokor bat jarraitu da, hau da, sare berriak lurzoru publiko, bide publiko eta bide libreen azpitik ezartzea, sareko erabilera errazteko eta jabe pribatuei eragitea saihesteko.
Ukitutako lurzoru guztiak udal bideak dira, tramo txiki batzuk ezik, pribatuak direnak eta hauekin akordioetara ailegatu gara.
Konexio puntutik bigarren fase batean eraikiko den Gibelako biltegi berrira dagoen kota desberdintasuna dela eta, bulkatzeko bonba bat beharrezkoa da eta 150 m-tan proiektatu da, ponpaketa etxola bat eraikiz hodi tramoaren erdian.

Lehen fase honetako lanak azaroko lehenengo astean hasiko dira, eta hiru hilabetetan bukatuko direla espero da.