Albisteak

 

Iurretako Udalak ikimilikiliKLIK argazki-lehiaketa antolatuko du apirilaren 1etik 30era. Lehiaketaren bidez, Udalak  herritarrek euskararen alde sortutako mezuak jaso eta zabaldu nahi ditu herrian.

Lehiaketan parte hartzeko, argazkiak Facebook, Twitter edo Instagramera igo behar dira #euskaraikimilikiliklik traola erabiliz, edo, nahi izanez gero, euskaraikimilikiliklik@gmail.com helbidera bidal daitezke.

Bi sari egongo dira: batetik, epaimahaiaren saria argazki eta mezu onenari; bestetik, herritarren saria. Sarien irabazleek talde-bazkari bana izango dute zain  La Guipuzkoana tabernan.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak:

  • Argazkian euskararen aldeko mezu bat agertuko da.
  • Talde-argazkia izango da (3 pertsona edo gehiago).
  • Jasotzen diren argazkiak Iurretako Udalaren 2019ko egutegia osatzeko erabiliko dira, egileak baimenduz gero.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: apirilaren 1etik 30era.
  • Epaimahaiaren saria: irizpide guztiak betetzen dituzten argazkien artean, onena aukeratuko da.
  • Herritarren saria: maiatzaren 1etik 6ra Instagram, Twitter eta Facebook sare sozialetan "Atsegin dut" gehien lortzen dituen argazkiari emango zaio.
  • Irabazleen izenak maiatzaren 7an jakinaraziko dira.
  • Sariak Mintzopotean banatuko dira, maiatzaren 11n.

Animatu euskararen aldeko mezuak sortzen eta lehiaketan parte hartzen!

Kartela (PDF, 503 KB)