Albisteak

 

Iurretako Udalak fatxadak eta teilatuak konpontzeko, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko asmoz eta bizitegi-erabilera kolektiboa duten eraikuntzetan igogailuak jartzeko dirulaguntzak emateko deialdia ireki du Iurretako udalerrian 2013ko ekitaldirako.

Dagokion Ordenantzan baldintzak betetzen dituzten lanak diruz lagunduko dira, beti ere obra lizentzia 2012ko urriaren 1a eta 2013ko irailaren 30a bitartean lortu badute.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2013ko urriaren 25era arte bitartekoa izango da.

Oinarriak Iurretako Udaltxean (Bidebarrieta 5) lortu daitezke.