Albisteak

 

Iurreta, 4.000 biztanle inguruko herria, urte osoan zehar egitarau zabal bat mantentzen du kultur, sozial eta kirol arloan, Iurretako Hiri Froga, kirol arloko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat delarik, izan ere, kirolarekin dugun beharrezko zita baita.

Aurreko urteetan bezala aurtengo edizioan ere, Bidezabal Atletismo kluba arduratuko da XXXI. Iurretako hiri froga prestatzeaz, Euskadi eta Estatu mailako Atletismo egutegian talde garrantzitsua dela bermatuz. Aurtengo edizioa, apirilaren 3an izango da.

Berriro ere nazioarteko atletak gurean izango ditugu. Guztiek beren garaipenen zerrendan Iurretako froga hau jartzen saiatuko dira eta urtero gertatzen den bezala gure herriko kaleak beteko dituzten ikusle ugariak gozaraziko dituzte.

Eskerrak eman behar dizkiegu antolakuntzan parte hartzen duten guztiei, eurei esker egun horretan Iurreta kirol egunkarietan albiste izaten baita; eta jakina, eskerrak eman behar dizkiegu euren ekarpen ekonomikoekin horrelako ekitaldiak egiten laguntzen dutenei ere.

Beraz, orain guk egin behar duguna kirol ikuskizunaz gozatzea da, besterik ez.

 

Informazio gehiago