Albisteak

 

“Herri baten zahartzea, ororen gainetik, arrakastaren historia, garaipena, eta aldi berean, erronka bat da” OME 1999.

NBEk gertakari honek adierazten duenari erantzunez eta Nazioei horri buruz kontzientziatzeko helburuarekin, mundu mailan, urriak 1 ADINEKOEN EGUNA izendatu du. Beraz, udalerriko adinekoen ahalduntzea eta autoestimua sustatzeko aurrera pausuan,  ekintza batzuk antolatu dira:

Programa:

Herriko jaiekin batera, Ibarretxe Kultur Etxeko balkoian pankarta jarriko da. Urriak 1ean (asteazkenean), arratsaldeko 17:00etan, Briska Txapelketa, Igel txapelketa eta Txokolatada egongo dira Jubilatuen Etxean. Herritarren artean lazo berdeak banatuko dira, paparrean jartzeko (Adinekoen ikurra). Urriak 2an (osteguna), arratsaldeko 19:00etan, Bingoa, musika eta luntxa egongo dira Jubilatuen Etxean.

Kartela ikusi (PDF 440KB)