Albisteak

 

Iurretako Udalak, aurten ere, uztailean zehar, umeen aisiari alternatiba bat emateko Udako tailerrak antolatu ditu. Tailer hauetan, modu hezigarri batean umeentzako aberasgarriak diren ekintzak burutu nahi dira, era berean beraientzat entretenigarri eta dibertigarriak izanik.

Izen emate epea apirilaren 11tik 22ra bitartean izango da (09:00-13:30 eta 15:00-19:30) Ibarretxe Kultur Etxean. Onartutakoen zerrendak maiatzaren 5ean argitaratuko dira.


Informazio gehiago (PDF, 397 KB)

Izen emate orria (PDF, 50 KB)