Albisteak

 

Iurretako Udalak etxaurre eta estalkiak birgaitzeko, arkitektura oztopoak kentzeko eta Iurretako etxebizitza kolektiboetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartu du, 2012rako.

Diru-laguntzak emango zaie dagokion Udal ordenantza betetzeaz gain, obrak egiteko baimena  2011ko urriaren 1etik 2012 irailaren 30era  lortu duten lanei.

Eskariak aurkezteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik urriaren 26ra izango da.

Oinarriak Iurretako Udalan (Bidebarrieta 5) daude eskuragarri.

Triptikoa jaitsi (PDF, 998 KB)