Albisteak

 

Herrialde txiroenekin duen elkartasun konpromisoaren isla gisa, Iurretako Udalak Garapenerako Lankidetzako funtsak 2013ko ekitaldian nola bideratu onartu du, herrialdeak garatzea lortzeko eta baldintza sozialak hobetzeko.

“Konpromiso bat daukagu eta  ezin dugu alde batera utzi herrialde behartsuenen garapenarekin kooperatu beharra.”

Deialdian bi proiektu hauek aurkeztu dira:

  • Bakerako lankidetza batzarra: “Mejora de las condiciones sociales y económicas de las mujeres indígenas de la comunidad rural de Hacienda María en Chimaltenango (Guatemala)”.
  • Mundu solidarioa helburu : “Alcanzando la inclusión de los jóvenes con discapacidad en Diriamba(Nicaragua)”.

Iurretako Udalak, gizarte interes handiena duen proiektua babesteko irizpideari jarraituz, 5.000,00 euroko zenbatekoa duen diru laguntza “Bakerako Lankidetza Batzarrea” elkarteari ematea erabaki du, “Mejora de las condiciones sociales y económicas de las mujeres indígenas de la comunidad rural de Hacienda María en Chimaltenango(Guatemala)” proiektuagatik.

Chimaltenango eskualdean Maria Etxaldeko Nekazal komunitateko emakume indigenen gizarte eta ekonomiko baldintzen hobekuntzan datza proiektuaren helburua, non komunitateko 4 emakumeek kudeatuko dituzten 4 oilotoki eraiki eta prestatuko diren. Emakume hauek era berean, beraien hegazti-ustiategiak mantentzeko, teknika mota ezberdinetako prestakuntza jasoko dute (gizarte-teknikei esker, abelazkuntza eta familietako baliabideen zentzuzko erabilera eta gizarte antolaketa hobetzeko, aurrerantzean izan ditzaketen proiektuei aurre egiteko oinarritzat hartuz).

Proiektu honen ezarpenarekin, familiei elikagaia ziurtatzen zaie, arraultza eta okelaren kontsumoari ezker, dieta oso bat ziurtatuz. Bestalde, soberan geldintzen diren elikagaiak saltzeko aukera izan ditzake, sarrera gehigarria bat sortuz eta nekazarien famili-ekonomiaren hobekuntza iraunkorrari lagunduz

Kalkulatu denez, proiektuaren kostu osoa 13.517,06 eurokoa izango da; tokiko elkarteak - CREPD (Asociación Cooperación Regional y Proyectos de Desarrollo) 8.310,75 euroko (% 61,48) ekarpena egingo du, eta Bakerako Lankidetza Batzarrearen ekarpena, bestalde, 206,30 eurokoa izango da (% 1,53).